Estadio online | ES | EUS
Menu

Aula Estadio Aretoa

Aula Estadio Aretoaren asmoa da, bilgune bat izatea Estadion lantzen den kirolarekin zerikusia duten kontuez hitz egiteko eta horrelako gaiak hedatzeko eta halakoetan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta.

Aula Estadio Aretoa egitaraua zenbait saiok osatzen dute; gehienek hitzaldi-solasaldi formatua dute eta, nolanahi ere, jarduera fisikoa, kirola eta horien inguruko kontuak izaten dira mintzagai. Mintzaldi-sortak honako honela daude antolatuta: “Kirola eta osasuna”, “Kirola eta ingurumena”, “Kirolaren gizarte-alderdiak”, “Etika eta kirola” eta “Goi mendiko jardunaldi teknikoak”.

Urrian, jardueren denboraldia hasteaz batera, abiatzen da Aula Estadio Aretoaren egitarauaren garapena, eta maiatzera arte irauten du, eten txiki batzuekin, Gabonetan eta Aste Santuan. Aretoan antolatutako saioak, oro har, ostegunetan, 18:30etan izaten dira, eta sartzea libre eta doan da.

Datorren denboraldirako prestatzen ari garen egitarauan gairen bat baduzu bertan jasotzea interesatzen zaizuna, mesedez bidali iezaguzu mezu bat.