Estadio online | ES | EUS
Menu

Udako programa

Zer-nolako inbidia diegun lehengo uda haiei, askorik pentsatu gabe Estadioko txartela eta igerilekuko eta kiroleko tramankuluak hartuta Estadiora hurbiltzen ginen garaietako uda haiei. Han elkartzen ginen adiskideekin, eta denbora pasa egoten ginen, ederki gozatuz zelaietan etzanda, murgilaldiak eginda, jolasean ibilita, hizketan arituta, atseden hartuta eta dibertituta, etxera itzultzeko ordua izan arte.

Hilabete tristeak eta frustraziozkoak izan dira, eta galdutako denbora eta energia berreskuratu behar ditugu. Iazko itxieraren eta konfinamenduaren ondoren, Estadiora gure gorputzak zaintzera, animoari eustera eta egunerokotasunaren zamatik askatzera etortzen jarraitu ahal izateko, 2020ko uda eta denboraldi arazotsuak irudimenez bideratu ondoren, amets egiten genuen aurtengoa uda normala izango zela; eta aisialdiaz eta Estadioz nahierara gozatuko genuela berriro.

Hala ere, osasun larrialdiak bere horretan jarraitzen du, eta birusaren hedapena geldiarazteko prebentzio neurriak mantentzera eta arduratsuak izatera behartzen gaitu.

Hona hemen Arnastu uda! Uda honetako Jarduera programa da, jarduerez beteriko aurreko uden eta 2020ko uda lasaiagoaren tartekoa. Gure jardueraren zati handi bat (batez ere, aire zabalean eta goizetan egiten den haur eta gazteentzakoa, beste inork baino gehiago behar dutelako) eta zerbitzua berreskuratzen ditugu, eta Estadioren errealitatera egokitutako araudi murrizketa batzuk mantentzen dira. Murrizketa horiek berrikusten eta jakinarazten joango gara, asteek aurrera egin ahala, eta osasun egoerak hobera egiten jarraitu ahala.

Zalantzarik gabe, laster hasiko da pandemia arnasarik gabe geratzen, eta berriz ere etekin osoa atera ahal izango diogu Estadioko gure abonatu txartelari. Bitartean, jarraitu ezazu gogokoen dituzun jarduerez gozatzen, ahal dela aire zabalean, ahal duzun tokian, ahal duzunarekin eta ahal duzunean.

Hartu arnasa udan!

Kontsulta ezazu gida