Nahi al duzu txirrindularitza modalitate berri honetan hasi, eta zu bezalako zaleekin Gasteiz inguruan eta urrutixeago dauden ibilbideak ezagutzen ibili? Behar duzuna: sasoi on samarra, eta legarreko bizikleta.
Legarreko txirrindularitza (ingelesez, «gravel cycling») gorantz dator mundu osoan. Errepidekoaren antzeko bizikleta mota bat erabiltzen da, pista, bide eta bidezidor errazei aurre egiteko prestatua. Alderik bistakoena da gurpil azal zabalagoak (32 eta 55 mm artekoak) dituela, tako txikiz hornituta, lur irristakorrari errazago heltzeko. Mendiko bizikletaren eta errepidekoaren arteko nahasketa bat dela esatea oso motz geratzea litzateke; izan ere, aukera ederra ematen digu Araban ugariak diren eta diziplina honetarako ezin hobeak diren ehunka kilometroez modu seguruan eta entretenigarrian gozatzeko.
Probatzen baduzu, guztiz maiteminduko zara askotariko indar eta trebetasun mailatarako egokia den diziplina horrekin.
La bicicleta recomendada para estas salidas será siempre una bicicleta gravel. Aun así,
se permitirá el uso de bicicletas MTB, aunque este tipo de bicicleta no sea el ideal para el recorrido y actividad propuesta.
Legarreko txirrindularitzako irteerei buruzko informazio orokorra
Gutxieneko adina: 15 urte.
Irteera ordua: 9:00.
Itzulera ordua (gutxi gorabehera): 13:00 gutxi gorabehera (aldaketa handiak eragin ditzakete eguraldiak, matxura mekanikoek eta abarrek). Ekainaren 3ko irteeran, 14:00etan izango da itzulera, eta Ekainaren 24ko irteeran, Argoten geratuko da bazkaltzera (17:00etan, gutxi gorabehera).
Izen-ematea: abonatuentzat, irteera baino 15 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, 945131345 telefonora deituta, edo
Estadio online webgunean); eta abonatugabeentzat, irteera baino 10 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta), irteeraren aurreko asteleheneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Prezioa: 12 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 15 € abonatugabeentzat.
Prezioan sartuta daude laguntzeko ibilgailua eta hamaiketako arina.
Irteeren egutegia:
Fecha | Lugar | km/desnivel | Abonado | No abonado |
---|
17/Sep | Las Balsas - Estíbaliz | 51 k / 580 m | 12€ | 15 € |
1/Oct | Nanclares | 49 k / 350 m | 12 € | 15€ |
5/Nov | Montevite-Tuyo | 55 k / 530 m | 12 € | 15 € |
4/Mar | Estíbaliz-Armentia | 44 k / 360 m | 12 € | 15 € |
1/Abr | Lautada | 51 k / 580 m | 12 € | 15 € |
6/May | Perimetral pantano | 56 k / 290 m | 12 € | 15 € |
3/Jun | Kuartango (hora regreso 14 h aprox.) | 78 k / 810 m | 12 € | 15 € |
24/Jun | Treviño (hora regreso 17 h aprox./Comida en Argote) | 100 k / 1200 m | 12 € | 15 € |