Estadio online | ES | EUS
Menu

Xendazaletasuna: Barriga de Losa - Bóveda (GR282, Burgos, Araba/Álava)

Xendazaletasuna: Barriga de Losa - Bóveda (GR282, Burgos, Araba/Álava)
Inguratzen zaituen natura ingurunea gehixeago ezagutu nahi duzu? Azaroan 13an (larunbata), mendi ibilaldi hau egingo dugu, presarik gabe Arabako bidezidorrak ezagutzeko.

Aza/13 Barriga de Losa - Bóveda (GR282, Burgos, Araba/Álava)

Gure inguruko udazkeneko hotzarekin agurra eman genion egunari, laino trinko batean murgildutak ere. Barriga de Losara heltzerakoan errepide zati motz batetik ibiltzen hasi ginen mendien magaletara hurbiltzeko. Mendi hauek lautadaren muga naturala dira eta muga klimatikoa ere.

Behin Fresno de Losara heldu ginela pistak alde batera utzi eta mendiko bideak hartu genituen. Gora egin genuen ahala basoaren paisaia eta zuhaitzen motak aldatzen joan ziren, haritzak pagoei eman zieten paso eta hauek, aldiz, gailurretako larreei.

Magalaren norabide aldaketak, ipaaldetik hegoaldera, paisaiaren eraldaketa bat Dakar kantabrikotik mediterraneora. Mendiko bideetatik behera egiten jarraitu genuen kotxeentzako pistak zeharkatuz. Kilometro gutxitan Bovedara heldu ginen,bertan autobusa Gasteizera bueltatzeko itxoiten izango dugu.

Argazki Saila