Fitness aretoan, lantegi berriak izango dira asteartero egingo dira, 12:30ean, eta ostegunetan, 11:00etan eta 17:30ean. Areago goza itzazu Fit&Wellness zerbitzuko bazkide izatearen abantailak.
Areago goza itzazu Fit&Wellness zerbitzuko bazkide izatearen abantailak. Dohainik parte har ezazu denboraldi honetarako proposatzen dizkizugun lantegi berrietan: abdominalak, eserialdiak, konba, luzaketak... material alternatiboa... Lantegi horietan ikasi ahalko duzu ariketa berriak egiten, aretoan dugun materiala aprobetxatzen eta erabiltzen, jarrerak zuzentzen, lan espezifikoak egiten...
Lantegiak Fit & Wellness zerbitzuko teknikariek emango dituzte, aretoan bertan, eta zerbitzuko abonatu guztientzat dira, berdin dio zein den zure sasoia edo adina. Lantegien ordutegia: asteartero egingo dira, 12:30ean, eta ostegunetan, 11:00etan eta 17:30ean. Askotariko lan proposamenak egingo dira, helburutzat izanik hainbat ariketatan teknika, gauzatzea eta jarrera hobetzea, eta eraginkortasunez eta hobeto entrenatzen lagunduko dizuten ariketa berriak eta material alternatiboak ezagutzea.
Toki kopuru mugatua. Edozein argibide behar baduzu, galdetu aretoko langileei.
Gomendioak:
- Hasi baino lehen, egin luzaketak (etor zaitez 20 minutu lehenago, beroketa egiteko)
- Jarritako ordua baino lehenago etorri
- Edozein arazo izanez gero, abisatu
- Hidrata zaitez une oro
Zuzeneko informazioa jaso nahi baduzu, zatoz aretora.
Api/Mai/Eka programazioa:
Anima zaitez eta parte har ezazu!