Estadio online | ES | EUS
Menu

Love Estadio

Love Estadio
Hona hemen Estadion uda honetan izango duzun jardueren eskaintza guztia. Espero dugu zeure jarduera aurkituko duzula, eta gozatuko duzula.

Udaberri usaina dabil. Hur-hurrean dugu uda, eta Estadio prestatzen jarraitzen dugu. Bien bitartean, % 100ean gozatzeko pentsatutako jarduera programa berria aurkezten dizugu.

Estadioa udarako jaio zen. Egun beroetan freskatzeko, igerilekuetan plisti-plasta freskoa eginez; udako haizean eta familiako giro alaian murgiltzeko; eta bere aukera guztiak ezagutzeko. Hona hemen jarduera bizigarrien programa berri bat, Estadioko eskaintza osoa berraurkitu dezazun, lagunartean udaz eta aisialdiaz gozatzeko pentsatua. Uda honetan, zu eta Estadioari diozun maitasuna zarete protagonistak, Love Estadio.

Gogoan izan: udako programako jardueretarako norbaiten izena emateko, ezinbestekoa da pertsona hori Estadio Vital Fundazioko abonatua izatea.

22 Udako jardueren egitaraua LOVE ESTADIO



- Aurretiko izen-ematea duten jarduera trinkoak: Udako Ludoteka, Kirola Euskaraz eta Sport&English
apirilaren 25etik maiatzaren 8raino, Estadio Online webgunean. izen-ematearen ordena, maiatzaren 9ko zozketaren araberakoa (maiatzaren 11tik aurrera jakinaraziko da).

- Igeriketa eskola::
- Matroigeriketa, Txikientzakoa eta 8. maila: maiatzaren 9an, 14:00etatik 18:00etara, telefonoz soilik: 945 131 345 (guztira 6 linea daude).
- Alebin eta loina kategoriak: maiatzaren 10ean, 14:00etatik 18:00etara, telefonoz soilik: 945 131 345 (guztira 6 linea daude).
...eta, maiatzaren 11tik aurrera, Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, astegunetan, 17:30etik 19:30eraino, tokiak bete arte.

- Tenis eskola: Aurretiko izen-ematea, maiatzaren 16tik ekainaren 10era, www.tegvitoria.com webgunean. izen-ematearen ordena, zozketaren araberakoa (ekainak 13).

- Haur nahiz gazteentzako jarduera eta ikastaroetarako (Junior Boxeoa, Funky Hip Hop, Junior Igeriketa, Junior Padela, Junior Padelsurfa, Parkourra, Gurpil-lerroko Patinajea, Tranpolin Jauziak, Triatloia eta Hondartza Boleibola): maiatzaren 17an, 10:00etatik aurrera, 945 131 345 telefonora deituta soilik (6 linea daude); eta 13:30etik aurrera, baita ere harrera lekuan ohiko ordutegian, eta Estadio Online webgunean, harik eta tokiak betetzen diren arte.

- 16 urtez gorakoentzako jardueretarako, ekainaren 7an, deitu 10:00etatik aurrera 945 131 345 telefonora (6 linea irekita); edota 13:30etik aurrera, zatoz harrera lekura ohiko ordutegian, edo idatzi Estadio online webgunean. Tokiak betetzen diren arte onartuko dira izen-emateak. Izen-emate berriak, irailerako soilik, uztailean ere eskaintzen diren jarduera nahiz taldeetarako, uztailaren 26tik aurrera egin beharko dira.

Telefono bidezko izen-emateetan, gehienez hiru izen-emate onartuko dira dei bakoitzeko. Izena emateko orduan, tramitea bizkorrago egiteko, gogoratu zure abonatu zenbakia. Jarduera eta ordutegi bakoitzeko itxarote zerrendan sartuko ditugu nahi zuten izen-ematea egin ahal izan ez dutenak. Tokiren bat hutsik geratzen bada, itxarote zerrendakoei jakinaraziko diegu, izen-ematea egin dezaten.

Edozein ikastaro, saio solte edo jarduera bat bertan behera geratu ahalko da, gutxieneko taldea osatzen ez bada. Ez da itzulketarik egingo, jarduera hasi eta gero jardueratik ateratzen bazara edo jarduera hasi baino astebete lehenago baja komunikatu ez badiguzu.

Kontsulta ezazu gida






Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauei jarraituz, jakinarazten dizugu: zuk guri emandako datuak (zeureak edo hirugarrenenak, haien izenean edo zure ardurapeko adingabeen izenean; azken kasu horretan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena ematen dut, legezko ordezkaritzat), bai eta zurekiko harremanean sortutako beste edozein datu ere, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk tratatuko duela entitate honekin abonatutzat (abonatu arrunta, berezia, aldi baterakoa), gonbidatutzat, erabiltzailetzat, hornitzailetzat, kolaboratzailetzat duzun negozio harremana behar bezala aurrera eramateko, kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatu edo antolatutako jarduera eta ekitaldietako izen ematea eta parte hartzea kudeatzeko, eta gure jarduera nahiz zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzeko. Antolatzen ditugun jarduera, jai, lehiaketa eta ekitaldietan, argazkiak nahiz bideoak egin ahalko dira. Trataera hori datuen titularren adostasunean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Gainera, datuak hirugarrenei komunikatuko zaizkie, legez baimendutako kasuetan, esaterako Vital Fundazioari lotutako fundazioei eta beste elkarte eta klub batzuei. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Kategoria bereziko datuak tratatzen dira (konparaziorako, osasunekoak edo hatz markak), behar-beharrezkoak diren kasuetan, hala nola: Fitness zerbitzuko edo jarduera jakin batzuetako sarbidean; jai, lehiaketa, ekitaldi edo jarduera bateko abonatua, erabiltzailea edo parte hartzailea zarenez jarduerak gozatu eta gauzatzean gorabeherak artatzean eta lehen sorospenak ematean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko aukera duzu, bai eta Datuak Babesteko Arautegi Orokorrean onartutako beste eskubide batzuk gauzatzekoa ere, web orrian ikusgai duzun informazio gehigarri eta osoan zehaztuta dagoenez.