Estadio online | ES | EUS
Menu

Emozioak kudeatzeko lantegia

Emozioak kudeatzeko lantegia
Jakin nahi zenuke kudeatu zure emozioak, eguneroko zailtasunei segurtasunez eta indarrez heltzeko? Lantegi teoriko-praktiko honetan, maiatzeko larunbatetan (8, 15, 22 eta 29), 10:00etatik 11:30era, ikasiko duzu zure emozioak gorputzaren bidez kudeatzen.

Jakin nahi zenuke kudeatu zure emozioak, eguneroko zailtasunei segurtasunez eta indarrez heltzeko? Lantegi teoriko-praktiko honetan, maiatzeko larunbatetan (8, 15, 22 eta 29), 10:00etatik 11:30era, ikasiko duzu zure emozioak gorputzaren bidez kudeatzen. Ezagutuko duzu zure baliabide pertsonalak nola eskuratu. Ikasiko duzu atsekabe emozioei joaten uzten, ariketa praktikoen bidez.

Neurozientziaren esparruan egin berri diren ikerketek erakusten dute gorputz jarrerak eta arnasketak, besteak beste, eragina dutela mundua hautemateko moduan eta, beraz, gure gogoan eta emozioetan. Lantegi honen bidez, gorputzaren kontzientzia entrenatzen ikasiko duzu, emozioen kudeaketan trebetasun handiagoa izateko.

Lantegi honek ezagutza teoriko-praktikoa eskaintzen dizu, zure emozioak eraginkortasunez kudeatzeko eta, horrela, zure ongizatea eta ingurukoekiko harremanak hobetzeko. Honako hauek ere emango dizkizu:

  • Atsekabe emozioei joaten uzteko tresna erraz eta eraginkorrak.

  • Emozioak maneiatzeko trebetasun handiagoa, zure gorputzeko emozioak kontzienteki identifikatzen jakinda.

  • Jakingo duzu emozio horiei aurrea hartzen, emozio horiek eztanda egin baino lehen.

  • Zure indarguneak ezagutu eta eskuratu ahal izango dituzu, behar dituzun une bakoitzean aplikatu ahal izan ditzazun.

  • Ikasiko duzu emozio suntsitzaileak emozio eraikitzaile bihurtzen; zeure buruarekin eta ingurukoekin hobeto sentitzen lagunduko dizuten emozio eraikitzaile.

  • Ezagutuko dituzu emozioak kudeatzeko erabiltzen ditugun mekanismo desegokiak, normalean eta oharkabean erabiltzen ditugunak, guretzat eta besteentzat kaltegarriak diren jokabideak errepikatzea eragiten digutenak. Horiek ezagutzean, errazago antzemango diezu, saihesteko.

  • Hori guztia «zeure gorputza entrenatuz» ikasiko duzu, gorputz jarreraren, arnasketaren, bihotz koherentziaren eta propiozepzioaren bidez, besteak beste.

Hartzaileak:

  • Beren emozioak kudeatzen ikasi nahi duten pertsona guztiak.

  • Garapen pertsonala eta ongizatea hobetzea bilatzen dutenak.

  • Eguneroko bizitzako zailtasunen aurrean aplikatzeko ezagutzak eta tresnak eduki nahi dituztenak.

  • Lanean, familian, ekonomian, gizartean eta osasunean aldaketa unean daudenak, karga emozionala arindu behar dutenak, erabakiak orekatik eta lasaitasunetik hartu ahal izateko.

Zure motibazioa edozein dela ere, lantegi honek aukera ematen dizu ezbeharrei aurre egiteko duzun modua eraldatzeko, zeure emozioak kudeatuz.

Gorputzak guk uste baino inplikazio handiagoa du emozioen kudeaketan.

Ohituraz, emozioen kudeaketa garunetik antolatu izan da nagusiki, pentsamendutik, pentsamendu positiborantz bideratzen saiatuz. Hala ere, neurozientziaren esparruan egin berri diren ikerketek erakusten dute gorputz jarrerak eta arnasketak, besteak beste, eragina dutela gure kognizioan, mundua hautemateko moduan, eta beraz gure gogoan eta emozioetan. Gorputzaren kontzientzia entrena dezakegu, emozioen kudeaketan trebetasun handiagoa izateko.

Izen-ematea: Estadioko harrera lekuan; edo, abonatua bazara, baita 945131345 telefonora deituta ere. Abonatugabeen izen-ematea, apirilaren 19tik (astelehena) aurrera.

Prezioa: 40 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 48 € abonatugabeentzat (toki kopuru mugatua).

'Entrena itzazu zeure emozioak gorputzaren bidez'