Astelehenetan, urtarrilaren 18etik otsailaren 8era, 18:00etan, Estadio Aretoan, zineforum saioa dugu, kirolaren inguruko film onenez gozatzeko eta haietaz eztabaidatzeko, kirolaren eta zinemaren ikuspegietatik, hizlari hoberenen eskutik.
Astelehenean (urtarrilak 25), 18:00etan, Estadio Fundazioaren zinema zikloaren bigarren saioa izan zen. Lau astez, kirol gaiei buruzko emanaldiak eskainiko ditu, eztabaidez lagunduta. Egun horretan, Sam Wooden El orgullo de los Yankees filma izan zen protagonista, eta iruzkinak egiteaz Aitor López de Aberásturi eta Miguel Antonio Romero arduratu ziren.
Beisbolaren mundua izan zen Estadio Zineklubaren bigarren saioaren ardatza, Sam Woodek zuzendutako El orgullo de los yankees filmaren emanaldiarekin.
Ondorengo solasaldian, Miguel Antonio Romero beisbol jokalaria eta Aitor Lopez de Aberásturi zinema zuzendaria aritu ziren.
Miguel Antonio Romerok hitz egin zuen zein garrantzitsua den beisbola kirol gisa integratzea, ekintza sekuentziak bistaratzeari dagokionez.
Aitor López de Aberásturik filmaren zuzendariaren lana goraipatu zuen, kirol arloaren barruan duintasun pertsonalean oinarritutako giza istorio bat planteatzen baitu.
Solasaldia zinemaren eta borroka librearen arteko analogiaz beteta egon zen, Miguel Ángel Salazarrek moderatuta.
Hauek dira programatutako filmak:
Data | Izenburua | Zuzendaria | Zinema komentarista | Kirol komentarista |
---|---|---|---|---|
Urtarrilak 18, astelehena | Foxcatcher | Bennet Miller | Ainhoa Urgoitia | Maider Unda |
Urtarrilak 25, astelehena | Cinderella man | Ron Howard | Aitor Lz. Aberásturi | Miguel Antonio Romero |
Otsailak 1, astelehena | El orgullo de los Yankees | Sam Wood | Koldo Uriarte | Javier Gamboa |
Otsailak 8, astelehena | El castañazo | George Roy Hill | Brais Pampín | Txus Martín |