Estadio online | ES | EUS
Menu

Urkiola - Otxandio (GR38, Bizkaia)

Urkiola - Otxandio (GR38, Bizkaia)
Inguratzen zaituen natura ingurunea gehixeago ezagutu nahi duzu? Apirilaren 9an (larunbata), mendi ibilaldi hau egingo dugu, presarik gabe Arabako bidezidorrak ezagutzeko.

Api/9: Urkiola - Otxandio (GR38, Bizkaia)
Argazki-saila

Hasiera baten, GR-a Otxandiotik hartzea pentsatuta bageneukan ere, azkenengo elurtearen eta aurreko eguneko eurien ondorioz lehen tarde horretan sorturiko lokaztiak eta, batez ere, Olaeta zeharkatzeko dauden errepideko 2 kilometroek, Guardetxeko ingurutik abiatzera bultzatu gintuzten.

Mari-ren begiradapean, Anbotoko hego magalerantz zuzentzen ditugu pausuak, goiza epeltzen, ibiltzeko erraza den pagadi ederretik. Pista zabalak gidatzen gaitu goizeko lehenengo maldatzarrera, jada pinu artean solasaldiak etentzen doan bidezidorra bilakatu aurretik, norbera bere ahaleginean, hamaiketakoa egitera gonbidatuko gaituen Zabalaundi zapaldu arte. Aldapa behera helduko gara POL-POL-era, minutu eskaxetan euria ekarriko digun haize zakartuaren konpainian. Horrek ez ditu uxatuko ordea, Santutegira Urkiolamenditik igarota heltzea erabakiko duen gehiengo baten animoak.

Urkiolan, holako irteeratan ere ezinbestekoak diren salda bero, kafea eta pintxoak bueltan.

DataTokia Abonatua Abonatugabea
Irailak 11, larunbataArkaiate – Mendiolako mendiak – Arkaiate (Araba) - Hurbileko bidezidor kirola (TUVISA, 6. linea)6 €8 €
Urriak 16, larunbataSanta Teodosia – Antoñana (Araba)14 €19 €
Azaroak 13, larunbataBarriaga de Losa – Bóveda (GR282, Burgos – Araba)14 €19 €
Abenduak 18, larunbataDura – Dura (Araba) - Hurbileko bidezidor kirola (TUVISA, 3. linea)6 €8 €
Urtarrilak 15, larunbataAbetxuku – Gorbeia dendagunea (Araba) – Hurbileko bidezidor kirola (TUVISA, 5. linea) 6 €8 €
Otsailak 12, larunbataAriñiz – Ariñiz (Araba) – Hurbileko bidezidor kirola 6 €8 €
Martxoak 12, larunbataPipaón – Urizaharra (Araba) 14 €19 €
Apirilak 9, larunbataUrkiola – Otxandio (GR38, Bizkaia) 14 €19 €
Maiatzak 14, larunbataBidezidor Kirola Familian: Estadio – Gasteizko mendiak – Estadio (Araba)6/5 €8/7 €
Kontsulta ezazu gida