Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Da el paso, el ejercicio mejora tu vida

AEA: <i>Da el paso, el ejercicio mejora tu vida</i>
Maiatzaren 6an (osteguna), 18:30ean, Unai Perez de Arrilucea eta Ziortza Benito eta beraiek Aula Estadiora etorriko zaizkigu Estadio Aretora, hizketagai hauek hartuta: ariketa fisikoa eta minbizia, eta gaixotasuna prebenitzearekin, tratatzearekin eta...

Maiatzaren 6an (osteguna), 18:30ean, Unai Perez de Arrilucea eta Ziortza Benito eta beraiek Aula Estadiora etorriko zaizkigu Estadio Aretora, hizketagai hauek hartuta: ariketa fisikoa eta minbizia, eta gaixotasuna prebenitzearekin, tratatzearekin eta errehabilitatzearekin duen erlazioa.

Jarduera fisikoak berebiziko garrantzia du minbizia prebenitzen eta kontrolatzen; bai eta minbizitik bizirik atera direnen artean ezaugarri fisikoak, bizi kalitatea eta nekea hobetzeko tratamenduetan ere.

Frogatu dutenez, jarraibide batzuk betez, planifikatuta eta osasuna hobetzera bideraturik modu erregularrean egiten den ariketa fisikoak hobetu egiten du minbizitik bizirik atera diren pazienteen bizi kalitatea. Eta, era berean, gaixotu aurretik jarduera fisikoa egin izana funtsezkoa da gaixotasun gogor horri aurre egiteko orduan: «Minbiziak gaixoaren gorputz eta osasun egoera murriztuko ditu. Minbiziari aurre egin aurreko egoera fisikoa zenbat eta hobea izan, orduan eta hobea izango da minbizia gainditzeko pronostikoa.»

Beste alde batetik, pazienteentzat, tratamenduan dauden bitartean ariketa fisikoak bi onura garrantzitsu dakartza: medikazioaren albo ondorioak arintzea, eta gaixotasunak berezko duen muskulu masaren galera saihestea.

- Unai Pz. De Arrilucea, fisiologiarekin eta osasunarekin konbinatutako ariketa fisikoko profesionala. Pertsonei etorkizun hobea eskaintzeko lanean diharduen PROFITH taldeko kidea da.
- Ziortza Benito, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua du, eta Dibertsitatea duten Pertsonentzako Ariketa Fisiko eta Kiroleko masterra. XMX Fitness zentroko irakaslea da.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen graduko kredituak izapidetzeko balio du. Gehienez 30 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.ehu.eus/kirolak-araba webgunean.