Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Bikepacking, a rueda libre

AEA: <i>Bikepacking, a rueda libre</i>
Apirilaren 15ean (osteguna), 18:30ean, Juan Carlos Nájera, Roberto López eta Ibai Fradejas etorriko zaizkigu Estadio Aretora, bikepacking delakoa (bizikletazko abentura turismoa) hizketagaitzat hartuta

Apirilaren 15ean (osteguna), 18:30ean, Juan Carlos Nájera, Roberto López eta Ibai Fradejas etorriko zaizkigu Estadio Aretora, bikepacking delakoa (bizikletazko abentura turismoa) hizketagaitzat hartuta.

Bizikleta beti izan da bidaien eta abenturen sinonimo. Eta, aspaldidanik, euren bizikleten gainean, zikloturisten siluetek distantzia handiak egiten dituzte, leku berriak ezagutzeko eta bisitatzeko abiadura ezin hobean. Hala ere, duela urte batzuetatik hona gogor jotzen ari da bikepacking terminoa. Abentura modalitate 'berri' bat da, zikloturismo klasikoa haratago eraman nahi duena, ezinbestekoa soilik hartuta. Modalitate honen asmoa da txirrindularitzaz eta naturaz gozatzea, kilometroak irentsiz, askotariko bideetan barrena (errepidea, legarra, baso pistak...).

Juan Carlos Najerak bere ikuspuntua emango du, gai hauek hartuta: bikepackinga, haren filosofia, zikloturismo 'lehiakorra', haren esanahia, eta egiten diren probak (besteak beste, irailean Euskal Herriko tokirik ikonikoenak zeharkatu asmo dituena).

Ondorengo elkarrizketara batuko dira Roberto López eta Ibai Fradejas, beren ikuspegiekin.

- Juan Carlos Nájera, Orbea enpresako Events & Travel manager, bizikletazko abenturazale eta ameslaria.

- Roberto López,  BH enpresako Product manager.

- Ibai Fradejas

 

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen graduko kredituak izapidetzeko balio du. Gehienez 30 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.ehu.eus/kirolak-araba webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
15/Abr/21Turismo en bicicleta ‘Backpacking, a rueda libre’Juan Carlos Nájera, Roberto López e Ibai Fradejas
6/May/21Ejercicio físico y cáncer‘Da el paso, el ejercicio mejora tu vida' Unai Pz. Arrilucea y Ziortza Benito