Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Un virus ha dejado al deporte fuera de juego

AEA: <i>Un virus ha dejado al deporte fuera de juego</i>
Martxoaren 4an (osteguna), 18:30ean, Alberto Carrio, Jon Redondo eta Javier Conde hizketan arituko dira, nola COVID-19aren osasun krisiak kirola kutsatu duen.

Alberto Carrio, Jon Redondo eta Javier Conde hizketan aritu dira, nola COVID-19aren osasun krisiak kirola kutsatu duen.
Duela urtebete agertu zen COVID-19aren birusa gure bizitzetan, makurki. Urtebete hori betiko markatu dute pandemiaren ondorioek, heriotzan, atsekabean eta ziurgabetasunean murgildu baikaitu. Urtebete horretan, kirolaren rola ez da bat bera izan gure gizarteetan, egiaz.
Alde batetik, birusak jokoz kanpo utzi zituen kirol lehiaketak eta horien protagonistak: maila guztietako klubak eta kirolariak. Bestetik, kirola eredu eta akuilu izan da bizi ohitura osasungarriak sustatzeko, mundu osoan, etxeko konfinamenduaren unerik zailenetan. Bi egoera horiek erakunde publikoetatik sustatu nahi dugun kirol ereduari buruzko gogoeta eragin beharko ligukete; bai eta kirola hezkuntzarako eta gizarte kohesiorako tresna den aldetik kirolarekin hartzeko prest gauden konpromisoa ere.
Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, gaiaz arituko gara Jon Redondorekin eta Javier Conderekin, eta beren ikuspegiak emango dituzte.
- Alberto Carrio, Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Fair Play aldizkariko zuzendariordea. Ikerketak eta argitalpenak eginak ditu kiroletako arauez, kiroleko berdintasunaz... @precario
- Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoko eta Kiroletako zuzendaria, eta Basque Team Fundazioaren patronatuko idazkaria.
- Javier Conde, ACEDYR elkarteko eta Nafarroako Eusko Pilotako Federazioko lehendakaria.
Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta baita ere Grabazio osoa.