Estadio online | ES | EUS
Menu

2021eko udarako Estadioko COVID-19 protokoloaren gida praktikoa

2021eko udarako Estadioko COVID-19 protokoloaren gida praktikoa
Nahitaezkoa da maskara jarrita izatea Estadiora sartzean eta haren barruan...

COVID-19 protokoloaren gida praktikoa. Estadion zure osasuna eta besteena zaintzeko eta birusaren agerraldi berriak prebenitzeko gida. Eskerrik asko ulertzeagatik eta laguntzeagatik.

Kontsulta itzazu berritasunak: Nahitaezkoa da maskara jarrita izatea Estadiora sartzean eta haren barruan; aldatu egin dira bai edukiera orokorra eta kanpokoak (% 60), bai igerilekuetakoa eta barrukoak (% 35); eta berriz abiatu dira sarreren nahiz aldi baterako paseen salmenta eta klubekiko korrespondentzia programak.

Osasun larrialdiak, uda honetan ere, birusaren hedapena geldiarazteko prebentzio neurriak mantentzera eta arduratsuak izatera behartzen gaitu.

Hala, normaltasunera itzultzeko bidea egokitzen jarraitu beharko dugu Estadioren errealitatera (erabiltzaile asko; instalazioen, jardueren eta zerbitzuen eskaintza zabala; eta sartzeen maiztasun handia), abonatuentzat eta langileentzat ingurune segurua izan dadin bermatzeko eta birusaren balizko berragertzeei aurrea hartzeko.

Uda honetarako helburuak (normaltasunera itzultzea planifikatzea; ingurune segurua eskaintzea; Fundazioaren iraunkortasuna ziurtatzea; eta osasun arau eta gomendioak betetzea) eta printzipioak (zuhurtzia; arauetara egokitzea; erantzunkidetasuna; salbuespenezko egoera; abonatuentzako lehentasuna; gardentasuna; eta komunikazioa eta diziplina) 2020an Estadio berriro irekitzea eta gozatzea ahalbidetu ziguten berberak dira.

Gida honetan daude jasota Estadioren 2021eko udako neurriak. Uda honetarako, guztion ulermena, banakako erantzukizuna eta lankidetza izaten jarraitu behar dugu, inoiz baino areago.

Gida hau etengabe berrikusiko da, osasun araudiari eta araudi hori Estadiora egokitu beharrari jarraituz, eta ohiko bideetatik jakinaraziko dugu.

1. Abonatuen betebeharrak (bakoitzaren erantzukizuna), eta gomendioak.


Funtsezkoa da abonatu bakoitzak erantzukizunez jokatzea, Estadion COVID-19aren hedapena prebenitzeko arau eta neurriak betetzeari dagokionez.

Hartara, abonatuek honako erantzukizun hauek izango dituzte:
- Sintomarik baldin baduzu edo berrikitan kutsatutako pertsonekin kontakturik izan baduzu, ez sartu Estadiora (edo irten lehenbailehen), eta jarri harremanetan zure osasun zentroarekin.
- Erabil ezazu zeure txartela (pertsonala eta besterenezina) Estadiora sartzeko eta irteteko.
- Sar zaitez maskararekin (ahal dela, maskara kirurgikoa) eta Estadioren barrualdean eraman ezazu ondo jarrita beharrezkoa den toki eta une bakoitzean.
- Gorde ezazu pertsonen arteko distantzia
(gutxienez 1,5 m, bizikideak izan ezik).
- Ondo garbitu itzazu eskuak (erabili ura eta xaboia, gela...), maiz samar.
- Bete itzazu arautegia, COVID-19aren instalazio eta zerbitzu arau, seinale eta neurri bereziak, eta langileen jarraibideak.
- Estadioan sartzeko eta egoteko ezarritako mugak betetzea, aplikagarri direnean

- 10 urtetik beherakoak lagundu itzazu beste abonatu heldu batekin.
- Errespeta itzazu txandak, denborak eta itxarote ilarak.
- Estadion erretzen baduzu, erre ezazu prestatutako lekuan bakarrik (udako buffet plazan mugatuta eta seinaleztatuta) betiere bazkalordutik (13:00etatik 16:00etara) kanpora eta pertsonen artean 2 metroko distantzia gordez.
- Errespeta itzazu garbitzeko eta desinfektatzeko lanak.
- Uneoro informa zaitez gidaren edukiari buruz, ohiko kanalen bidez.

2. Estadiora sartzea eta Estadion egotea.


Irekita dauden ordutegia: astegunetan, 7:00etatik 22:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 8:00etatik 22:00etara.

Estadiora sartzea mugatuta dago: baimendutako edukieraren % 60eraino bete daiteke gehienez. Ondorioz, 1.955 lagun sar daitezke, gehienez.

Edukiera mugatu hori abonatu guztien artean albait egokien banatzearren, pertsona bakoitzarentzako eguneko gehieneko egonaldia ordu kopuru hauetara mugatu ahalko da (gehienezko edukiera lor daitekeen egunetan):

- Astelehenetik ostegunera: 5 ordu
- Ostirala, Asteburu eta jaiegunetan: 7 ordu

edo murriztapenik gabe mantendu ahalko da.

Jende gehien joaten den orduak saihesteko, goizetan (16:00ak baino lehen) Estadiora joatea gomendatzen da.

Unean uneko edukiera baimendua eta erreala ezagutu daitezke (eta kontsultatzea aholkatzen da), bai eta eguneko gehieneko egonaldia ere, Estadio online webgunean edo atezaindegian instalatutako pantailan.

Baimendutako edukiera bete ondoren, abonatuak atera ahala sartu ahal izango da.

Estadiora sartzeko (eta irteteko), ezinbestekoa izango da abonatu-txartela (pertsonala eta besterenezina) erabiltzea.


3. Maskara nahitaez erabili beharra.


Esparru jendetsua denez, nahitaezkoa da maskara (ahal dela, maskara kirurgikoa) behar bezala jarrita izatea (aurpegia sudurretik kokotseraino estalita) bai Estadiora sartzeko, bai Estadioko barne instalazioetan nahiz kanpo instalazioetan (aire zabalean) joan-etorriak egiteko, gorputz nahiz kirol jarduera egiteko, eta egoteko.

Ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea:

- Zelaietako partzela mugatuetan, solariumean eta kanpoko kirol-instalazioetan, pertsonen arteko distantzia gordeta (1,5 m) edo bizikideak izanik.
- Igerilekuetan bainatzean edo dutxatzean. Bainularien laguntzaileek maskara jantzita izan beharko dute, bainatzen ez badira.
- Eskuoihaletik edo hamakatik zelai bereko kanpo igerilekura bainatzera zoazenean eta itzultzean.
- Kafetegiko terrazan, buffet plazan, piknik jantokietan, kafetegian edo jatetxean, eserita jaten edo edaten ari zaren unean bertan.
- Aldageletan, dutxatzen ari zaren unean bertan.

4. Instalazioak, zerbitzuak eta jarduerak.

4.1. Kanpoko igerilekuak.


Irekita dauden ordutegia:

- Familiakoa: 07:30etik 21:30era (asteburu eta jaiegunetan, 08:00etatik aurrera).
- Haurrentzakoa: 10:30etik 21:00etara
- Tranpolin igerilekua: 10:00etatik 21:30era

Igerilekuetan, gehieneko erabiltzaile kopurua edukieraren % 35era mugatuta dago. Murriztapena bainulari guztien artean banatzearren, bainualdiaren 30 minutuko gehienezko iraupena ezarri ahalko da erabiltzaile edukiera betetzen den aldietarako.

4.2. Lorategiak eta zelaiak.


Zelaiak seinaleztatuta daude lursailetan (3 x 3 metrokoak, erabiltzaileek banaka edo bizikideen artean erabiltzeko) eta zirkulaziorako korridoreetan, pertsonen arteko distantzia (1,5 m) zaintzeko. Hamaka, xukadera edo bestelako gauzak erdialdean jarri behar dira.

4.3. Haurrentzako jolastokiak eta skate plaza.


Haurrentzako jolastokietan, hauek dira edukiera mugak:

- Haurren igerilekuaren ondoan (8 urtetik beherakoentzakoa): 63 lagun, nahitaezko laguntzaile helduak barne.
- T3 jokalekuaren ondoan (8 urtetik gorakoentzakoa): 34 lagun.

Eta skate plaza: 41 lagun.

4.4. Solarium terraza (gazte eraikina).


Irekita dauden ordutegia: 10:00etatik 21:30era.

Terrazaren edukiera % 60era mugatuta dago (45 lagun).

Seinaleztatuta daude lursailetan (5 x 2 metrokoak, erabiltzaileek banaka erabiltzeko), pertsonen arteko distantzia (1,5 m) zaintzeko. Hamaka eta beste gauzak erdialdean jarri behar dira.

Ez dira onartzen hamaka pertsonalak.

4.5. Barruko igerilekuak.


Irekita dauden ordutegia:

- 25 metrokoa eta irakaskuntzakoa: astegunetan 07:00etatik 21:30era; asteburu eta jaiegunetan 08:00etatik 21:30era (uztail-abuztuetako igande-jaiegunetan, 14:30 arte). Itxita, abuztuaren 1etik 15eraino, urteko ikuskatzea egiteko.
- Gazteena: astegunetan, 9:00etatik 21:30era; eta asteburuetan, 13:00etatik 20:00etara. Abuztuaren 1etik 15era, astegunetan 21:30 arte, asteburu eta jaiegunetan 8:00etatik 21:30era. Irailaren 16tik 30era itxita, urteroko ikuskatzea egiteko.
Igerilekuetan, gehieneko erabiltzaile kopurua edukieraren % 35era mugatuta dago. Murriztapena bainulari guztien artean banatzearren, bainualdiaren 30 minutuko gehienezko iraupena ezarri ahalko da erabiltzaile edukiera betetzen den aldietarako.

Igerilekuetara sartzeko bide bakarra aldageletatik izango da.

4.6. Erreserbatu beharreko kirol jokalekuak.


Erabilgarri daude pilotalekua, padel, squash eta tenis jokalekuak, eta trinketa.

Aurrez erreserba egin behar da, online edo telefonoz (945 131 345). Erreserbatuta ere, gerta daiteke Estadiora sartzerik ez izatea, edukiera osatuta baldin badago; halakoetan, ez da dirurik itzuliko edo trukaketarik egingo.

4.7. Erabilera libreko kirol jokalekuak.


Erabilgarri daude saskibaloi jokalekuak, putxekoak, hondartza boleibolekoak, futbolekoak eta skate plaza.

4.8. Fitness zerbitzua.


Irekita dauden ordutegia: astegunetan, 7:00etatik 21:30era; asteburu eta jaiegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Gelaren edukiera % 35era mugatuta dago (30 lagun). Murriztapena bainulari guztien artean banatzearren, entrenamenduaren 90 minutuko gehienezko iraupena ezarri ahalko da erabiltzaile edukiera betetzen den aldietarako.

Sartzean, abonatu zenbakiarekin identifikatu beharko duzu zeure burua; eta irtetean, abisatu.

4.9. Kanpo karpa.


Irekita dauden ordutegia: astegunetan, 7:00etatik 21:30era; asteburu eta jaiegunetan, 8:00etatik 21:30era.

Karparen edukiera % 60era mugatuta dago (28 lagun). Murriztapena bainulari guztien artean banatzearren, entrenamenduaren 30 minutuko gehienezko iraupena (makinako, 30 minutu) ezarri ahalko da erabiltzaile edukiera betetzen den aldietarako.

4.10. Jarduera zuzenduak.


Eskuragarri dago udako jardueren programa: Hartu arnasa udan!

Saio solteetarako, aurrez erreserba egin behar da, online. Erreserbatuta ere, gerta daiteke Estadiora sartzerik ez izatea, edukiera osatuta baldin badago; halakoetan, ez da dirurik itzuliko edo trukaketarik egingo.

10 pertsona baino gehiagoko taldeak ez osatzea barruko jardueretan.

Parte hartzen duzun jardueretako prebentzio neurriak kontsultatu eta bete behar dira.

4.11. Aldagelak.


Irekita dauden ordutegia: 21:50 arte.

Aldagelen edukiera % 35era mugatuta dago:

- Orokorrak 1: 46 pertsona
- Orokorrak 2: 46 pertsona
- Trinketa: 16 pertsona
- Igerileku estalia: 38 pertsona
- Gazteen igerilekua: 10 pertsona
Edukiera hori ez da aski izango, maiz. Saihestu itzazu aldagelak, behar ez badituzu.

4.12. Ostalaritzako instalazio eta zerbitzuak.


Irekita dauden ordutegia:

- Taberna/kafetegia eta terraza: astegunetan, 7:00etatik 21:55era; asteburu eta jaiegunetan, 8:00etatik 21:55era. Ixteko 15 minutu falta diren arte zerbitzatuko dira jan-edanak.
- Jatetxea: 13:00etatik 16:00etara.
- Kioskoa: 12:30etik 20:30era, igerilekuko egunetan.
- Trena: 11:00etatik 20:00etara.
- Udako buffeta: 13:00etatik 16:00etara.
- Bokatategia: 13:00etatik 16:00etara.
- Oilasko erretegia: 13:00etatik 16:00etara.

Kafetegiko eta jatetxeko edukiera % 35era mugatuta dago (71 eta 58 lagun, hurrenez hurren).

Altzariak ostalaritza zerbitzukoak baino ez dira. Horien kokapena errespetatu beharko da, eta ez mugitu.

Ostalaritza establezimenduetarako neurri bereziak errespetatu beharko dira: eserita kontsumitzea, pertsonen arteko distantzia (1,5 m) gordetzea, eta mahaiko gehienez 6 lagun izatea.

4.13. Piknik jantokiak.


Ostalaritza establezimenduetarako neurri bereziak errespetatu beharko dira: eserita kontsumitzea, pertsonen arteko distantzia (1,5 m) gordetzea, eta mahaiko gehienez 6 lagun izatea.

4.14. Harrera lekua.


Arretarako ordutegia: astegunetan, 9:30etik 20:00etara (ostiraletan, 19:00ak arte). Uztailean, 9:30etik 20:15era; eta abuztuan, 9:30etik 14:30era.

4.15. Working Estadio.


Irekita dagoen ordutegia: 8:00 - 20:30 (goizeko, arratsaldeko edo egun osoko txandetan).

Aretoaren gehieneko edukiera % 35era mugatuta dago (32 lagun); eta Estadioko sartze eta egonaldi baldintza orokorrek mugatuko dute egonaldia eta abonatugabeen sarrera.

4.16. Ikasketa gela.


Irekita dagoen ordutegia: 21:30 arte.

Gelaren edukiera % 35era mugatuta dago (35 lagun).

4.17. Itxita dauden instalazioak.


Itxita diraute gune hauek:

- Gazteen eraikina: gazte kluba.
- Igerileku estaliaren eraikina: pisuen aretoa; sauna eta hamama; gimnasioa eta boulderra; solarium terraza; mahai teniseko aretoa; eta igerileku estaliko tribuna
- Trinkete eraikina: kiroldegia eta kardio aretoa.

Gida honetan ageri ez diren instalazio eta zerbitzuak normal ari dira lanean, banakako prebentzio neurriak betez.

5. Komunikazioa.


Gida hau (eta gida honetako neurriak) etengabe berrikusiko da, osasun araudiari eta araudi hori Estadiora egokitu beharrari jarraituz, eta ohiko bideetatik jakinaraziko dugu (fundacionestadio.com, Estadio e-news, sare sozialak, Estadio kanala, kartelak eta seinaleak).

6. Diziplina araubidea.


Indarrean jarraitzen du COVID-19 diziplina araubideak , bai eta arau-hausteen eta zehapenen tipifikazioak ere, langileen autoritatea indartzeko eta Diziplina Batzordearen jarduna arintzeko. Izan ere, langile horiek zaindu beharko dute Estadion ezarritako eta seinaleztatutako neurriak betetzen direla.