Estadio online | ES | EUS
Menu

Etxaguen - Olano (Araba/Álava)

Etxaguen - Olano (Araba/Álava)

Guretzat Grrik maitatuena den Gr 25a aukeratu dugu xendazaletasunaren denboraldiari hasiera emateko. Ibilbide luze hau arabar lautadari mendi magaletatik buelta ematen dio. Etxaguenera heldu bezain laister goizeko freskotasunak eta behe lainoak egun berotsu bat izango dugula aurretik iragartzen digu.

Murua bidea hartu genuen harizti batean murgilduz, egur gehiago biltzeko ze politak eta landuak izan diren ikusteko aukera izanik ere.
Jaten zeuden zaldiz beteriko larre zabal eta Eder batzuetara heldu ginen hiru kilometroren buruan, oarindik geratzen zen behe lainoak xarma haundia emanik. Larre guzti hauek Gorbeiaren gilurrera doazten hainbat bideetaz joziak daude. Apurka apurka Manurga herrirantz jeisten hasten gara, buelta ematen diogu herria zeharkatu barik.

Hamaiketakoa hartu ondoren aurreratik generaman bidea hartu eta ibilaldiari amaiera ematen hasten gara. Bidezkak alde batera usten goaz pista zabaletan sartuz, hauek Olano herrira bideratzen gaituzte eta zuzenean autobusa itxoiten dagoen puntura heltzen gara. Arropaz aldatzeko eta freskagarri bat hartzeko denbora daukagu Estadiora buelta egin aurretik.

Argazki-saila

Estadio irekitzeko gida praktikoa