Estadio online | ES | EUS
Menu

Udako Ludoteka

Udako Ludoteka
Ekainaren 29tik (astelehena) uztailaren 31ra (ostirala) bitartean, astegunetan, 9:00etatik 14:00etara, 2012 - 2016. urteen bitartean jaiotako haurrentzat, Udako Ludoteka aurkezten dugu.

Ekainaren 29tik (astelehena) uztailaren 31ra (ostirala) bitartean, astegunetan, 9:00etatik 14:00etara, 2012 - 2016. urteen bitartean jaiotako haurrentzat, Udako Ludoteka aurkezten dugu.

Lantegiz, jolasez, dantzez, lehiaketez eta abarrez betetako jarduera, astean 5 txandatan antolatua. Zure semea edo alaba sartu behar baduzu, egizu izen-ematea, recepcion@fundacionestadio.com edo t. 945 131 345. Mezuan, adieraz itzazu seme edo alabaren abonatu zenbakia, izen-abizenak, eta zein astetarako eman nahi zenukeen haren izena.

Prezioa: astean 95 euro, bazkaria barne. Jende kopuru mugatu batentzat dago tokia.

Familientzako informazioa



Jardueraren helburuak:
- Estadion abonatutako familiei hezkuntza-aisialdiko baliabide bat eskaintzea, lana eta familia uztartzearren.
- 3 eta 8 urte bitarteko haurren aisialdian jarduera ludikoak, dibertigarriak eta sortzaileak gara daitezen sustatzea.
- Haurren bizikidetzarako espazioak sortzea, bermez, konfiantzaz eta segurtasunez hornituta, higiene errutinak ezarri eta ikasteari esker.
- Aisialdiaren erabileraren kalitatea eta aniztasuna bultzatzea, eta jolasaren bidez haurraren pertsona arteko komunikazioa sustatzea eta areagotzea.
- Sozializazioa eta bizikidetza ohiturak sustatzeko talde jarduerak egitea.
- Norberaren zaintza, erlaxazioa, barrea eta umorea bultzatzen dituzten distentsio dinamikak eta dinamika motibatzaileak egiten laguntzea.

Jardueraren fitxa:
- Hartzaileak: Estadioko abonatuak, 4 - 8 urte bitartekoak.
- Datak: 2020ko ekainaren 29tik uztailaren 31ra, astegunetan.
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
- Tokiak: Jolastokia eta Urtebetetze aretoa (biak, Gazteen eraikinean).
- Begiraleak: Monitore bat, 10-14 neska-mutileko talde bakoitzeko.
- Hamaiketakoa: Hamaiketako osasungarria barne.
- Jarduerak: Askotariko jolasak, eskulanak, ipuinak, marrazketa, my gym, eta abar.
- Hizkuntzak: Euskara (lehentasunezkoa) eta gaztelania.
- Janzkera: Arropa erosoa eta aldatzeko galtzerdiak gomendatzen dira.

Saio bakoitzaren egitura, gutxi gorabehera, honako hau izango da:
• 9:00 – 9:30: Iristea eta harrera egitea
• 9:30 – 11:00: Elkar ezagutzeko jolasak
• Lehenengo jarduera aurkeztea eta gauzatzea.
• 11:00 – 11:30: Hamaiketakoa
• 11:30 – 13:00: Bigarren jarduera aurkeztea eta gauzatzea.
• 13:00 – 14:00: Saioa ebaluatzea eta jolas librea.

Taldeen banaketa:
Osasun agintarien jarraibideak betetzearren, eta horrela 15 parte-hartzaileko talde batek beste batekin kontakturik izan ez dezan, Jolastokia eta Urtebetetze aretoa bi gunetan banatuko dira, eta horietako bakoitza talde bakar batek hartuko du. Astero txandakatuko da tokia; horrela, lehenengo astean Jolastokian izan zen taldeak, bigarren astean Urtebetetze aretoa erabiliko du.
- 1. eta 2. taldeak: 3 - 5 urte bitarteko haurrak
- 3. eta 4. taldeak: 6 - 8 urte bitarteko haurrak

Edukiak (4 bloketan daude bilduta):
1. JOLASA (jolas gidatuak eta jolas librea) izango da programazio osoaren ardatz nagusia. Gure asmoa da haurrek ahalik eta denbora gehien ematea beren betebeharrik handiena izan behar lukeenari, hots, jolasteari, onura ugari baititu.
2. ESKULANAK. Ahalegina egingo da haurrek hainbat material erabil ditzaten eta material horien guztien sormen aukerak ezagut ditzaten. Batez ere, erabili eta botatzekoak ez diren materialak, eta erabilera berriak eskain ditzaketenak.
3. MARRAZKIAK ETA IPUINAK. Materialak emango dizkiegu, marrazketaren bidez adierazpen askea egin dezaten eta eszenak, pertsonaiak, mandalak eta abar kolorezta ditzaten. Era berean, euskarazko eta gaztelaniazko ipuinak eta alegiak irakurtzea eta entzutea bultzatuko da, eta erlazionatutako beste jarduera batzuk egingo dira, hala nola ipuin eragileak eta ahozko nahiz gorputzeko adierazpena.
4. MUSIKA, DANTZA ETA GIMNASIA. Zelaira irteteak eskain dezakeenaz gain, distentsioa eta dibertsioa bultzatzeko mugimendu jarduerak programatuko dira, hala nola dantza lantegiak, ariketa zirkuituak, gimnasia dibertigarria, eta abar. Horretarako, aparatuak erabiliko dira (uztaiak, koltxonetak, bankuak, pilotak).

berriz irekitzea