Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadio Campusa

Estadio Campusa
Estadio Campusa ekimenaren oinarri dira mugimendua, jokoa eta dibertsioa, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez.

Oporretan, ondo pasatu nahi baduzu jolastuz eta kirola eginez Estadion, jokoetan eta mutikirolean aritzeko Estadio Campuseko txanda bat antolatu dugu 2006-2012 urte bitartean jaiotako neska-mutikoentzat.

Campusaren datak hauek dira: abuztuaren 31tik irailaren 4raino, 9:30etik 13:30era. Hamaiketako osasungarriarekin. Prezioa: 95 €.

Aurten, gainera, aukeran duzu zaintza zerbitzua, 8:15etik aurrera (astean 22 €). Toki kopuru mugatua.

Eman izena harrera lekura etorrita, 945131345 telefonora deituta edo Estadio Online bidez, uztailaren 15eko 10:00etatik aurrera.