Gihar masa indartzeak onura ugari ditu osasunerako, edozein adinetan. Indarra entrenatzea osasuna da. Izan ere, gihar masa tonifikatzea edo garatzea ahalbidetzen du, eta horrek barne organoak beren posizio egokian mantentzen eta haien funtzionamendua optimizatzen laguntzen du: hobetu egiten ditu digestioa, heste-zirkulazioa, arnasketa, osasun kardiobaskularra, gorputz jarrera, kaloriak erretzea, lesioak prebenitzea… eta, gainera, zahartzeak dakartzan aldaketak moteltzen ditu, gihar masa galtzean eta horrekin batera gorputzeko koipea handituz doan eran pertsonaren funtzionalitateak okerrera egitean.
Hartara, Fabriciok hau gogorarazten du: «Entrenamendu on batean sartuta egon behar dira gorputzak osasuntsu bizitzeko behar dituen alderdi guztiak. Horregatik, jarduera aerobiko klasiko eta beharrezko horietaz gainera, indarra eta malgutasuna ere entrenatu behar ditugu. Horrela, entrenamendu konbinatuak dakartzan emaitzarik ahalik eta onenak lortuko ditugu.»
Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, gaiaz aritu gara Esther Gonzalezekin eta Iñigo Higuerasekin, eta beren ikuspegiak eman dituzte.
– Fabricio Zambom, Osasun Zientzietako doktorea eta ikertzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoan; jarduera fisikoak adintsuengan dituen ondorioak lantzen dihardu, lanbidez.
– Esther González, senior kategoriako kirolari erregularra.
– Iñigo Higueras, Gorputz Hezkuntzaren Irakaskuntzako diplomaduna eta Jarduera Fisikoetako eta Kirol Animazioko goi mailako teknikaria. Estadio Fundazioko Fitness zerbitzuko irakaslea da.
Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta baita ere Grabazio osoa.
Data | Gaia | Izenburua | Hizlariak | 2019ko abenduak 12 | Kirola eta buruko osasuna | La vida después del deporte | Susana Regüela, Martín Fiz eta Ana Amelia Menéndez |
---|---|---|---|
2020ko urtarrilak 9 | Partidak iruzurrez moldatzea | La semilla de la corrupción | Ignacio Benítez eta Lander Iraragorri |
2020ko otsailak 6 | Kirola, entrenamendua eta osasuna | Utilidades de la prueba de esfuerzo en el deporte | María Sagasti, Eneko Llinas eta Jonatan Martínez |
2020ko martxoak 5 | Kirola eta ingurumen krisia | Cómo reducir tu huella de CO2 cuando haces deporte | Ana Vallejo eta Iñaki Bilbao |
2020ko apirilak 2 | Kirola eta politika | Deportistas políticamente correctas/os | José Luis Pz. Triviño eta Orfeo Suárez |
2020ko maiatzak 7 | Sexu aniztasuna eta kirola | Deporte, orientación sexual e identidad de género | Naiara Loy, Izaro Antxia eta Jon Cadierno |