Estadio online | ES | EUS
Menu

Tennis Education Grouparen albisteak

Jarraitutasun handiagoa eta jarduera berriak

Denboraldi honetako jarduerarik berriena izan da emakumezkoen Open CT TEG lehenengo txapelketaren antolakuntza. Txapelketa horretan, hainbat jokalarik Estatuko rankingean berrehun onenen artean amaitu dute.

Partidak antolatu ditugu 1. pistan. Izena eman zuten hogei jokalarietatik bederatzik CT TEGen hartu dute parte, eta bi final laurdenetara iritsi dira.
Beste txapelketei dagokienez, CT TEGeko jokalari batek beteranoen Arabako txapelketa irabazi du, eta beste bat junior mailako finalaurrekora heldu da. Gainera, mutilen artean, bik lehen postua eskuratu dute Arabako txapelketan, junior mailan; eta beste batek, Gipuzkoakoa kadete mailan.

Bestalde, prestakuntza fisikorako eskola praktiko bat izan genuen, Carlos Divar AEBetako unibertsitate txapelketetako jokalari nabarmenarekin. Gure ikasleek aukera izan zuten Divarrek zirkuitu profesionalean nahiz unibertsitateen NCAA ligan bizi izandako esperientzia ezagutzeko.