Estadio online | ES | EUS
Menu

Kirol wkend

Kirol wkend
Urriaren 1etik martxoaren 26era, asteburu eta jaiegunetan, 17:30etik 19:30era, kiroldegian. 8 – 12 urte bitarte baldin badituzu, neska edo mutil, zatoz bestelako jolasak probatzera...

Gazte askok ez dakite zer egin bere astialdiarekin asteburuetako arratsaldeetan; bereziki, eguraldia txarra denean. Estadion, proposamen berri bat dakarkizuegu: Kirol Wkend. Aisialdi aktiboa, osasungarria eta dibertigarria.

8 – 12 urte bitarte baldin badituzu, neska edo mutil, urriaren 1etik martxoaren 26era, baduzu astialdi aktibo eta dibertigarriko jarduera bat. Asteburu eta jaiegun guztietan, 17:30tik 19:30ra, kiroldegian zure lagunekin probatu eta gozatu ahalko dituzu era guztietako joko eta kirolak. Batzuk, ezagutu ere ez dituzu egingo: badmintona, dantzak, floorball, kinball, minifutbola, shuttleball, speedminton, tchouckball, volley-indiaka...

Denboraldiko abonamendua (6 hilabete), 66 €eta hilekoa, 28 €. Eman izena harrera lekura etorrita, 945131345 telefonora deituta edo online.
Fundaziora abonatuta ez dagoen adiskideren bat baldin baduzu, Kutxabankeko Gaztedi plana/kontua baduena, hark ere Kirol Wkendera izena eman ahalko du. Seguru gaude lagunartean mugitu eta dibertituko zarela.
 
Kontuan izan ezazu:
- 2022/23 Kirol Wkend programazioa.
- 2022/23 denboraldiko egutegia.
- 2022/23 Kirol Wkend egutegia.