Nahi al duzu zure gertuko natur ingurunetik presarik gabe ibili eta pixka bat gehiago ezagutu zidor-ibiltaritza egiten hasteaz batera? Bada, hemen aurkezten dizugu 'Zatoz mendira: mendi martxak eta xendazaletasuna 2015/16'
Urt/16, lr: Gasteizko mendiak zeharkaldia
Negua heldu da! Larunbat honetan elur geruza fin batekin esnatu ginen, fenómeno hau gustoko dunoi poztuaraziz. Aldi berean, arazo txikiak ere ekarri zituen, hasierako puntura heltzear geundela autobusa ezin izango zela heldu abisatu gintuzten. Gasteizko mendatera abiatzea erabaki genuen segituan. Abeltzaintzaren Grtik aurrera egingo genuen bide originalarekin bat egin arte Betoñoko koilatuan.
Arazo txiki hoiek alde batera utzita, Gasteizko mendietako ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izan genuen. Gure bidearen bila basoetan barna aurrera egiten genuela, elurraren pisuak eta tenperaturen gorakadak, zuhaitzetako forma ederrez gozatzeko aukera izan genuen.
Hamar kilometro burutu eta gero elurra atzean utzi genuen, Olarizu aspiko Mendiola herrira iritzi ginen. Gaurko irteera honetan Estadiorako buelta oinez egin behar genuenez eta denbora soberan genuenez, patxadaz hartzeko aukera eman zigun.