Estadio online | ES | EUS
Menu

Recuenco - Lahoz

Recuenco - Lahoz
Nahi al duzu zure gertuko natur ingurunetik presarik gabe ibili eta pixka bat gehiago ezagutu zidor-ibiltaritza egiten hasteaz batera? Bada, hemen aurkezten dizugu 'Zatoz mendira: mendi martxak eta xendazaletasuna 2015/16'

Nahi al duzu zure gertuko natur ingurunetik presarik gabe ibili eta pixka bat gehiago ezagutu zidor-ibiltaritza egiten hasteaz batera? Bada, hemen aurkezten dizugu 'Zatoz mendira: mendi martxak eta xendazaletasuna 2015/16'

Argazki-saila

Mai/21, lr: Recuenco - Lahoz
Udaberri erdian Valderejora bueltatzea erabaki dugu. Paisai eta inguru paregabean gure ibilbidearen hasiera La Hoz herrixka dugu, Valderejoko tolesdura sinklinarioaren azpian kokaturik

Valderejoko natura parkea izen bereko haran eta udalerri-ohian kokatuta dago, Gaubea udalerrian eta Arabako hego-mendebaldean. 3.496 hektareako azalera du. Parkearen egoitza Lalastra herrian dago
Mapan ikusita, Valderejok irla bat dirudi. Handik bertatik ikusita, Valderejo unibertso berezia da, Araba eta Burgosen artean zabaltzen den harana, eta mundutik karezko harkaitz altuek bereizten dutena. Horietariko batzuek - Vallegrull, Leron, Caria...- fantasiazko liburu batetik ateratako izen bereziak dituzte eta ez da kasualitate hutsa. Valderejo aipatzea pinudien azalera handiak, artadi hostotsuak eta pagadi koloretsuak gogoratzea da; Euskadiko putreen koloniarik handiena hantxe bizi dela, leize-zulo garaietan ezkutatua, gogoratzea da; eta antzinakoen aztarnak ezagutzea da, San Lorentzoko tumuluan, Erriberako tenplu erromanikoan edo galtzada erromatarrean daudenak. Parkeko azaleraren %50 baino gehiago basoz eta zuhaiztiz beterik dago, bizitza basatia eta orkatzen, basurdeen edo urtxintxen aukeramena babesten laguntzen dutenak.