Estadio online | ES | EUS
Menu

Zidorra Taldearen albisteak

Lehiaketara itzultzea

Azkenean itzuli gara txapelketara, txapelketa federatuetan besterik ez bada ere. Zailtasun askorekin, aurten bikote bat atera dugu larruzko paletan (Jon Diaz de Tuesta eta Xabier Garcia Iturrospe). Maila altuan lehiatu dira, lehen urteko gazteak direla kontuan hartuta. Zorionak!

Argentinar paletan, bi bikote atera ditugu, eta finalean elkarren aurka jokatu zuten: Urbina eta Garay beteranoek Garcia Iturrospe eta Arrizabalaga gazteak garaitu zituzten.

Lehian jarraitzen dugu, aita-semeen bikotearekin (Manu eta Jon Diaz de Tuesta), trinketeko larruzko paletan. Animo eta eutsi goiari!

Joan den Aste Santuan berriz ekin genion gure pilota campusari, beharrezko osasun neurri guztiekin. Arrakastatsua izan zen, eta oso dibertigarria parte-hartzaileentzat. Dagoeneko prest dugu udakoa.