Estadio online | ES | EUS
Menu

Eginkizuna, ikuspegia eta balioak

Eginkizuna, ikuspegia eta balioak

EGINKIZUNA:

Fundación Estadio Fundazioa Caja Vital Kutxaren ekimen bat da, hain zuzen ere sortutakoa, Entitateak bere gizarte-erantzukizunaren berri emateko eta, Gasteizko eta Arabako gizartean kirolaren kultura garatzearekin eta aldizkako jarduera fisikoa sustatzearekin duen konpromisoa adierazteko. Horretarako, bermatzen ditugu bai kirol- eta zerbitzu-guneak eta bai, horiekin batera, halako gizarte-ingurune bat non, aisia aktiboa, jolaserakoa eta osasungarria bizitzea errazten den.

Gure elkartean bazkide egindako pertsonen beharrizanak oinarri, eskaintzen ditugun zerbitzuen xedea da:

- Aldizka kirola egitea erraztea: eskura ipintzen dira kirola egiteko instalazioak eta zerbitzuak, bai eta osagarriak —ostalaritza, jolasak, ikasketa…—; irakaskuntza eta hainbat kirol-jarduera desberdin sustatzen dira; Estadioko kluben eta Gasteizko nahiz Arabako kirol-elkarteen kirol-ekimenak bideratzen, eta ikastetxeetan, osasun-etxeetan zein lantokietan kirola irakasteko eta sustatzeko programei laguntzen.
- Kirolaren kultura garatzea: kirol-ezagutzak gizartean ezagutaraztea –hitzaldiak, argitalpenak, webgunea…-; aholkularitza, kirolarekin eta jarduera fisikoarekin zerikusia duten egitasmoetarako; laguntza, tokiko eta lurraldeko kirol-ekimen eta -gertakariak nahiz kirolaren bitartez gizartean egiten direnak gauzatzeko.
- Gizarte-, kultura- eta jolas-jarduerak sustatzea: Estadiorekin, kirolarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako gizarte-, jolas- eta kultura-ekimenak laguntzea eta garatzea.

IKUSPEGIA:

Fundación Estadio Fundazioan lan egiten duten pertsonen profesionaltasuna dugula oinarri, baita laguntzen diegun elkarte eta enpresena ere, gure asmoa kirol-gune bat izateaz harantzago doa eta nahi du, antolaera-eredu gisa aitortua izatea, sustatzen duen kirola jasangarria delako bai gizartearentzat, bai ekonomikoki eta bai ingurumenarentzat.

BALIOAK:

Helburuak lortzeko oinarritzat ditugun printzipioak honako hauek dira:

- Pertsonak: Presente egiten ditugu pertsonak; tratu gizatiarra, elkarrenganako errespetuan eta hurkotasunean oinarritua, jasotzen dute. Fundación Estadio Fundazioarentzat funtsezkoak dira, hemen lan egiten duten pertsonak eta gurekin elkarlanean dihardutenak, balio erantsi handiko zerbitzuak eman ahal izateko; baita gure instalazioak eta zerbitzuak baliatzera eta gure jarduerak gozatzera datozen pertsonak ere, eta halaber, gasteiztar eta arabar gizarteko gainerako guztiak.

Printzipio horretan oinarrituta, profesionaltasunaren alde jartzen gara eta lantalde egonkorrak sustatzen saiatzen gara; geure bezeroak gogobetetzen ahalegintzen gara, eta halaber, euren zerbitzuak ematen dizkiguten elkarteekin eta enpresekin harremanak estutzen.

- Lankidetza: inguruan ditugun erakunde guztiekin, hala nola Caja Vital Kutxarekin zein herri-administrazioarekin, aurrera egin dezagun euren ezagutzak eta zerbitzuak ekartzen dizkiguten enpresekin eta elkarteekin, Estadioko klubekin eta elkarlanean jardun ohi dugun beste kirol- nahiz gizarte-elkarte eta gizarte-erakunde guztiekin.

Ez dugu zalantzarik izaten, gure helburu berak lortu nahi izaten dituzten erakundeekin eta elkarteekin batera lan egiteko.

- Kalitatea: kudeaketan —gaitasuna eta eraginkortasuna—, instalazioetan eta zerbitzuetan —kokapenak, aire zabalean eta estalpean, askotarikotasuna eta mantentze-lana— eta jardueretan —jolasa, prestakuntza, humanismoa—.

Konpromisoa dugu kalitatearekin, eta horretarako, geure burua ebaluatzen ari gara Kirol Kudeaketako Bikaintasun Ereduari jarraiki.