Estadio online | ES | EUS
Menu

Maiatzak 7. Txirrindularitzako irteera: Urtegiko ibilbide perimetrala

Maiatzak 7. Txirrindularitzako irteera: Urtegiko ibilbide perimetrala
Nahi al duzu txirrindularitza modalitate berri honetan hasi, eta zu bezalako zaleekin Gasteiz inguruan eta urrutixeago dauden ibilbideak ezagutzen ibili? Behar duzuna: sasoi on samarra, eta legarreko bizikleta.

Legarreko txirrindularitza (ingelesez, «gravel cycling») gorantz dator mundu osoan. Errepidekoaren antzeko bizikleta mota bat erabiltzen da, pista, bide eta bidezidor errazei aurre egiteko prestatua. Alderik bistakoena da gurpil azal zabalagoak (32 eta 55 mm artekoak) dituela, tako txikiz hornituta, lur irristakorrari errazago heltzeko. Mendiko bizikletaren eta errepidekoaren arteko nahasketa bat dela esatea oso motz geratzea litzateke; izan ere, aukera ederra ematen digu Araban ugariak diren eta diziplina honetarako ezin hobeak diren ehunka kilometroez modu seguruan eta entretenigarrian gozatzeko.

Probatzen baduzu, guztiz maiteminduko zara askotariko indar eta trebetasun mailatarako egokia den diziplina horrekin.

Maiatzak 7. Txirrindularitzako irteera: Urtegiko ibilbide perimetrala
Itzuli horrek Uribarri Ganboako urtegiaren ertzetik eramango gaitu. Paisaia ederra da; eta pista, guztiz trinkotua eta bihurgunetsua. Arabako legarreko txirrindularitzan egin beharrekoa dugun ibilbideetako bat da. Joateko eta itzultzeko, Eraztun Berdearen zati handi bat eta Anglo-Vasco-Navarro trenbideko bide berdearen zati bat baliatuko ditugu.

Estadioko atetik abiatuko gara. Maite Zuñiga kalean barrena, Zumabide kalerantz joko dugu bidegorritik, eta Jacinto Benavente kaletik jarraituko dugu Arana parkeraino. Han sartuko gara Eraztun Berdera (Salburuko pasabideak itxita jarraitzen duen bitartean, ezin gara lehenago sartu). Fernando Buesa Arenan, Zurbaorako errepidean sartuko gara, eta Arzubiagatik jarraituko dugu perimetro bidearen Urizarko sarreraraino. Azua baino geroxeago, zubia zeharkatuta, ia bide perimetral osoa egingo dugu presaraino iristeko, Landa zeharkatuta. Amaritako errepidetik, Anglo-Vasco-Navarro trenbideko bide berdearekin bat egingo dugu, Eraztun Berdera iritsi arte. Horrek eramango gaitu Estadiora, Gasteiz iparraldetik inguratuz.

Ibilbidearen nondik norakoak (Eskuin botoia + Gorde esteka honela)


Txirrindularitzako irteera


Legarreko txirrindularitzako irteerei buruzko informazio orokorra



Gutxieneko adina: 15 urte.
Irteera ordua: 9:00.
Itzulera ordua (gutxi gorabehera): 13:00 gutxi gorabehera (aldaketa handiak eragin ditzakete eguraldiak, matxura mekanikoek eta abarrek).
Izen-ematea: abonatuentzat, irteera baino 15 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunean); eta abonatugabeentzat, irteera baino 10 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta), irteeraren aurreko asteleheneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Prezioa: 12 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 15 € abonatugabeentzat.
Prezioan sartuta daude laguntzeko ibilgailua eta hamaiketako arina.

Irteeren egutegia:

DataTokia Abonatua Abonatugabea
Urriak 2, larunbataDulantziko joan-etorria, Anglo-Vasco-Navarro trenbideari jarraituz12 €15 €
Azaroak 6, larunbataAireportuko joan-etorria12 €15 €
Abenduak 11, larunbataUrtegia inguratzea - cancelada12 €15 €
Maiatzak 7, larunbataUrtegia inguratzea12 €15 €
Ekainak 4, larunbataTrebiñu12 €15 €
Kontsulta ezazu gida