Estadio online | ES | EUS
Menu

Haurrentzako jarduera trinkoak Uda 2022

Haurrentzako jarduera trinkoak Uda 2022
Aurretiko izen-ematearen epea amaituta, maiatzaren 9an zozketa egin dugu, Udako Ludoteka, Kirola Euskaraz eta Sport & English 2022ko jardueren astebeteko txandetan izena emateko ordena esleitzeko.

Aurretiko izen-ematearen epea amaituta, maiatzaren 9an zozketa egin dugu, Udako Ludoteka, Kirola Euskaraz eta Sport & English 2022ko jardueren astebeteko txandetan izena emateko ordena esleitzeko.

ZOZKETAREN EMAITZA eta informazioa. Mesedez, adi egon, gure deiaren zain: 945 131 345 telefonotik deituko dugu, maiatzaren 11tik aurrera, harik eta tokiak betetzen diren arte.

Izena emateko



-------------------

Hur-hurrean dugu uda. Agian, pentsatzen arituko zara nola antolatu zure seme edo alabaren egunerokoa, uda ondo zainduta, konpainia onean eta konfiantzazko ingurune batean dibertituz, jolastuz eta mugituz goza dezan. Uda honetan ere, badatoz Estadiora Udako ludoteka, Kirola Euskaraz eta Sport & English, berrikuntza batzuekin; bai eta haurrentzako beste jarduera batzuk ere, Estadion uda goza dezaten.

Aurrez izena eman beharreko jarduera intentsiboak (apirilaren 25etik maiatzaren 8raino):

Seme-alabak asteko goizetan olgatzea nahi baduzu, hemen dituzu:

- Udako ludoteka (3 - 5 urte bitartekoentzat*): astegunetan, asteko txandetan, 9:00etatik 14:00etara, 2017tik 2019ra bitartean jaiotakoentzat.

- Kirola Euskaraz (5 - 8 urte bitartekoentzat*): astegunetan, asteko txandetan, 9:00etatik 14:00etara, 2014tik 2017ra bitartean jaiotakoentzat.

- Sport & English (8 - 12 urte bitartekoentzat*): astegunetan, asteko txandetan, 9:00etatik 14:00etara, 2010etik 2014ra bitartean jaiotakoentzat.

*Aldez aurreko izen-ematea egitean adina beteta ez duten haurrek harrera lekura deitu beharko dute (telefonoa: 945 131 345), izen-emate hori egiteko.

Astebeteko 8 txanda (jantokiko zerbitzuaren aukerarekin, 15:30 arte):

- Ekainaren 20tik (astelehena) 24ra (ostirala)
- Ekainaren 27tik (astelehena) uztailaren 1era (ostirala)
- Uztailaren 4tik (astelehena) 8ra (ostirala)
- Uztailaren 11tik (astelehena) 15era (ostirala)
- Uztailaren 18tik (astelehena) 22ra (ostirala)
- Uztailaren 26tik (asteartea) 29ra (ostirala)
- Abuztuaren 1etik (astelehena) 4ra (osteguna)
- Abuztuaren 29tik (astelehena) irailaren 2ra (ostirala)

Hemen duzu zure seme edo alabaren aldez aurreko izen-ematea egiteko informazioa. Zozketa egindakoan, haren izen-ematea gauzatu ahal izango duzu.

Haur nahiz gazteentzako beste jarduera eta ikastaro batzuk badira, hala nola Funky Hip Hop, Juniorbox, Junior Igeriketa, Junior Padela, Junior Padelsurfa, Parkourra, Gurpil-lerroko Patinajea, Tranpolin Jauziak, Skatea eta Hondartza Boleibola...; Igeriketa Eskola (Judizmendi igeriketa klubarekin, maiatzaren 9tik aurrera), Tenis Eskola (TEG taldearekin, maiatzaren 16tik aurrera). Izen-emate horiek maiatzaren 17an egingo dira, 10:00etatik aurrera, 945131345 telefonora deituta soilik (6 linea daude); eta 13:30etik aurrera, baita ere harrera lekuan ohiko ordutegian, eta Estadio Online webgunean, harik eta tokiak betetzen diren arte.

Kontsulta ezazu gida
 

 

 

 

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoari (LOPD) jarraikiz, jakinarazten dizugu ezen zure datu pertsonalak Estadio Fundazioaren (Cervantes ibilbidea, 20 – 01007 Gasteiz) fitxategietan sartuko direla, zeuri egokiro eman ahal izateko eskatzen dituzun zerbitzuak, bai eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko ere; horretarako, zenbait galdetegi egingo dira iritzia eta gogobetetzea jakiteko, geure zerbitzu-eskaintza aztertzea eta hobetzea helburu. Baimena ematen duzu beren-beregi, zure datu pertsonalak laga dakizkie Vitalen fundazioei (cajavital.es orrian kontsultatu ahal dira) eta gurekin lotzen zaituen harremana garatzeko eta betetzeko ezinbesteko izan daitezkeen erakunde publiko zein pribatuei, edo, hala egitea nahitaezkoa denean, kasu bakoitzean aplikatu beharrekotzat gertatzen diratekeen lege-eginbeharrak betetzeko, eta beti Legerian aurreikusitako berme guztiekin. Datu horiek eguneratuta eduki beharko dituzu eta haietan gertatutako edozein aldaketaren berri eman Fundazioari unean-unean.

Berariazko baimena ematen duzu, halaber, Fundazioak Estadioren barruan zein handik kanpo kudeatzen edota koordinatzen dituen jardueren gainean, hark berak egiten dituen erreportaje grafikoetan zeu agertzeko eta erreportaje horiek argitaratuak izateko hedapen orokorreko hedabideetan, baina bereziki, haren fundacion.es webgunean, aldizkarian eta jardueren egitarauan, nahiz Fundazioari elkartutako beste hedabide batzuetan, elektronikoak izan zein ez (Youtube, Vimeo…). Era berean, baimena ematen duzu, Estadio Fundazioak irudi horiek, berorien tratamendurako interes legitimoa duten erakundeei nahiz norbanakoei lagatzeko.

Izen ematerakoan bestelakorik adierazi ezean, zure datu pertsonalak erabiliko ditugu, baita ere, zuri jakinaraztearren gure zerbitzuak, albisteak, agenda eta beste, eta zuri bidaltzearren promoziozko informazioa, zeure beharrizanei eta lehenespenei egokitua, are bitarteko elektronikoz ere.

Jakinarazten dizugu aukera duzula sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, fitxategiaren arduradunaren aurrean (Estadio Fundazioa, Cervantes ibilbidea, 20 – ‘1007 Gasteiz). Horretarako, eskabide bat bidali behar duzu postaz, edo Fundazioaren egoitzan bertan entregatu, eskabidean informazio hau adierazi behar duzula: izen-deiturak, helbidea, eskaria, zeure NANaren kopia, eta data eta sinadura.