Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa fisikoak osasunari dakarzkion onurak

Estadio Fundazioan ondo antzematen dugu, ariketari eta osasunari buruzko ikerketa zientifikoaren garrantzia. Hemen, IHRSAren (Nazioarteko Osasuna, Racket eta Kirol-kluben Elkartea) eskutik, noizean behin, aldizkako ariketaren onurei buruzko aurkikuntza berrien gaineko informazioa aurkituko duzu.

Artikulu batzuk itzuli egingo ditugu eta haien guztien laburpenak, ingelesezkoak, jaitsi ahal izango dituzu. Espero dugu, informazio horrek zeuri eta zeure senide eta ingurukoei lagundu ahal diezazuela gehiago jakiten eta ariketa egiten segitzeko motibatzen.

Jarduera fisikoak haurren eta nerabeaurreen aditasuna eta errendimendu akademikoa hobetu ditzake.

Ebidentziek erakusten dute lotura dagoela ariketaren eta errendimendu akademiko eta ikasgelako jokabide hobe baten artean. Journal of Science and Medicine in Sport aldizkarian argitaratutako azterlan batek aztertu ditu jarduera fisikoari buruzko eta errendimendu akademikoari, aditasunari eta funtzio exekutiboari buruzko datuak. 6 eta 12 urte bitarteko haur eta nerabeaurreei buruzko 31 azterlan aztertu dituzte, guztira.
Emaitzek adierazten dute jarduera akutuak —hau da, neurketako aldi labur batez egindako jarduerak— aditasuna hobetu zuela, eta epe luzera egindako jarduera fisikoak eragin onuragarria izan zuela kontzentrazioan, etekin akademikoan eta funtzio exekutiboan. Ikertzaileek eragin handienak ikusi zituzten hainbat astez jarduera erregularra egitera bideratu ziren esku-hartzeetan.

Datuak: de Greeff JW, Bosker RJ, Oosterlaan J, Visscher C, Hartman E. «Effects of physical activity on executive functions, attention and academic performance in preadolescent children: a meta-analysis». Journal of Science and Medicine in Sport. 2018ko maiatza; 21(5):501-507.