Estadio online | ES | EUS
Menu

Araudia eta kategoria-mailak

2018ko Boulder Ligako araudia:

FORMATUA: BLOKE ANITZEKO SAILKAPEN PROBA ETA HIRU BLOKEKO FINALA

1. KATEGORIAK: Sei kategoria izango dira: gizonen elitekoa, emakumeen elitekoa, emakumeen herrikoia, gizonen herrikoia, 16 urtez beherako gizonena eta 16 urtez beherako emakumeena. Parte hartzeko adin txikiena: 12 urte.

2. MUNTATUKO DEN BLOKE KOPURUA:
a) Sailkapen txandak gutxienez 12 bloke izango ditu, sekuentziazko zailtasunekoak. Gutxi gorabehera lau mailatan seinaleztatuko dira, lehiatzaileak orientatzeko. Bloke bakoitzak esleituta izango du puntuazio bat, ekipatzaileek kalkulatutako zailtasunaren arabera.
b) Final bakoitzak gutxienez hiru bloke izango ditu kategoria bakoitzeko.

3. BLOKEAK EGITEKO DENBORA:
a) Sailkapen txanda parte hartzaileen kopuruaren eta instalazioko aukeren arabera banatuko da. Gutxienez ordubete utziko da, kategoria bakoitzeko, nahi diren bloke guztiak probatu ahal izan daitezen.
b) Finalean, hiru minutu utziko dira bloke bakoitza egiteko, eta bloke bakoitza bukatzean hiru minutuko atsedenaldia izango da, hurrengo blokera igaro baino lehen. Blokeak flash erara egingo dira: norbaitek egin edo erakutsi egingo ditu aldez aurretik.

4. SAILKAPEN PROBATIK FINALERA BITARTEKO GUTXIENEKO DENBORA: Sailkapen probatik finalera bitarteko atsedenaldia, gutxienez, ordubetekoa izango da.

5. SAILKAPENERAKO ARAUAK:
a) Sailkapen txanda: Lehenengo, kontuan hartuko da bloke kateatuetako puntuen batura (TOP kopuruaren eta zailtasunaren konbinazioa). Berdinketarik izanez gero, TOPak lortzeko guztira egindako «pege» kopurua hartuko da kontuan. Aurreko bi kopuru horietan berdinketa izanez gero, bonusak hartuko dira aintzat: bloke horretako puntuazioaren erditzat hartuko dira. Berdinketarik izanez gero, bonusak lortzeko guztira egindako «pege» kopurua hartuko da kontuan.
b) Finaletan: Lehendabizi, kateatutako bloke kopurua hartuko da kontuan: bloke gehien egin duenak, irabazi du. Berdinketarik izanez gero, egindako «pege» kopurua hartuko da kontuan. Aurreko bi kopuru horietan berdinketa izanez gero, bonusak hartuko dira aintzat.

6. ZER DA BONUSA?: Bonus delakoa helduleku bat da. Azken topa baino lehen jarriko da, lehiakideek puntuak biltzeko aukera izan dezaten. Horrela, azken topera inor iristen ez bada, lehiakideen artean aldeak ezarri ahalko dira.
Lehiaketa bakoitzeko hornitzailea arduratuko da bonusa egoki irizten dion tokian jartzeaz.
Bonusaren puntuak bildu ahal izateko, heldulekuari heldu behar zaio.

7. AZKEN TOPA: Azken heldulekuari bi eskuekin heldu behar zaio, bi segundoz baino luzaroago edota epaileak «nahikoa» esan arte.

8. ARAUAK: Lehiaketa bakoitzean egin beharreko blokeen kopuruan gutxieneko batzuk ezarri dira, baina gutxieneko horiek alda ditzakete lehiaketa bakoitzaren antolatzaileek, beharrezko ikusten badute.

9. IZENA EMATEKO: Izen ematea aurreko ostiraleko 12:00etaraino egingo da (ordainketa segurua eta edozein finantza erakunderen txartela erabiliz, betiere), boulderra, abizena eta izena adierazita. Lehiaketaren egunean, ordainagiria aurkeztu behar da. Ez da izen-ematerik onartuko proben egunean. Kategoriako gehienez 30 parte hartzaile izan daitezke.

10. PUNTUAK ZENBATZEKO MODUA: Parte hartzaile bakoitzak orri bat eramango du blokez bloke. Bloke bakoitzaren arduradunak hor jarriko dizkio puntuak.

11. AZKEN SAILKAPENAK: Lehiaketako kategoria bakoitzeko irabazleek 100 puntu jasoko dituzte; eta hortik behera, hurrengo sailkatuentzat, postu bakoitzeko 5 puntu gutxiago. Lehiaketa batean sailkapen bera lortuz gero, berdindu duten parte-hartzaileek puntu kopuru bera jasoko dute, baina haien postuak kontuan hartuko dira, sailkapenean behera puntuak kentzen jarraitzeko. Boulder Ligaren irabazle izango da, kategoria bakoitzean, jokatutako hiru lehiaketetan puntu gehien batzen dituen parte-hartzailea. Azken sailkapenean puntu kopuruan berdinketarik izanez gero, lau probetan lortutako postuak hartuko dira aintzat, ordena honetan: bakoitzeko garaipenak eta sailkapena.

12. APELAZIOAK: Lehiaketako epaileen erabakia inork apelatzen badu, Ligako Apelazio Batzordeak ebatziko du. Lau boulderretako ordezkari banak eratuko dute batzorde hori. Apelatzeko, lehenik eta behin erreklamazio idatzia aurkeztu behar da, eta 15 euro ordaindu.

KATEGORIA-MAILA 2018ko Boulder Ligan:
Gizonezkoen eliteko gehienezko muga.
Blokea: 7c arte. 7c blokea egin dutenek parte hartu dezakete. 7c+ egin dutenek ez dute parte hartzerik.
Bidea: 8a+ arte.

Gizonezkoen kategoria herrikoiaren gehienezko muga.

Blokea: 7a arte. 7a blokea egin dutenek parte hartu dezakete. 7a+ egin dutenek gizonezkoen elitean parte hartu dezakete.
Bidea: 7b+ arte.

Emakumezkoen kategoria herrikoiaren gehienezko muga

Blokea: 6c arte. 6c blokea egin dutenek parte hartu dezakete. 6c+ egin dutenek emakumezkoen elitean parte hartu dezakete.

Bidea: 7a+ arte