Estadio online | ES | EUS
Menu

Boulder Ligari buruz eta informazioa

Boulder Liga, 2002an hasia, Gasteizko boulder zentroen ekimena da. Boulderreko eskalada sustatzeko eta haren hormen erabilera dinamizatzeko asmoa du. Eskudirutan saririk ematen ez duen arren, Euskadiko bakarra den zirkuitu finkatua dugu jadanik, honen tarte laburrean. Beste herri batzuetara zabaldu da, hala nola Amurriora eta Burgura. Ehunen bat parte hartzaile erakartzen ditu, espezialistarik hoberenak tartean direla. Boulder Ligan parte hartzea ia ezinbesteko bihurtu da, Arabako kirol eskaladan.

Hona hemen 2018ko Boulder Ligako proben egunak eta tokiak:
Otsailak 3 (larunbata) Estadio Gasteiz
Otsailak 17, larunbata Amurrio Bañueta kiroldegia
Martxoak 3, larunbata Ariznabarra kiroldegia (Gasteiz)
Martxoak 17, larunbata Burgu Landederra kiroldegia

Eta hauek dira lehiaketako orduak:
9:00 – 9:30 Parte hartzaileak kontrolatzea eta elastikoak ematea.
10:00 – 14:00 Kanporaketak
16:00 – 19:00 Finalak
19:00. Opari zozketa

Kontuan izan izena aldez aurretik eman behar dela betiere. Ez dugu izen-ematerik onartuko proben egunetan.

Probaren batean parte hartu nahi baduzu, eman izena Vital Fundazioa webgunean, probaren aurreko ostiraleko 12:00ak arte.
Ez dugu izen ematerik onartuko probaren egunean.

Proba bakoitzeko prezioa 10 euro da (8 euro, Euskal Herriko Mendi Federazioko federatuentzat). Prezioan sartuta daude elastiko oroigarria (2018ko Boulder Ligan parte hartzeagatik), proban hartzeko edariak eta eskaladako materialaren zozketa.

Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu Dani Pérezi 653 738 421 telefonora, edo bidali mezu bat boulder@emf-fvm.com helbidera.

2018ko Boulder Ligaren berri ematen dizute hedabide ofizialek ere: El Correo, Radio Vitoria eta 8a.nu.

Jaso bitzate gure eskerrik beroenak, liga hau izatea ahalbidetzen dutelako, ondorengo hauek:

Babesleak / Patrocinan:

Fundación Vital El Correo Radio Vitoria 8a.nu

Suministran / Hornitzaileak:

Horma Rocofromos Coca Cola  Healthyclimbing Esku on Ternua DARK_SIDE Eutsizak Leonera eldelosgatos

MHITE

Organizan / Antolatzaileak:

Federación vasca de montaña F. Estadio F. Ayuntamiento de Amurrio Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz Ayuntamiento de Elburgo Arabako Rokodromoen Teknikariak