Estadio online | ES | EUS
Menu

Gobernu organoak

Ondorengo hauek dira Fundazioaren gobernu organoak, legeetan eta Estatutu hauetan ezarritakoari jarraituz:

a) Patronatua.

b) Batzorde Betearazlea, bai eta Patronatuak beste edozein izenekin eratutako beste edozein batzorde delegatu.

Patronatua

Patronatua da Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkaritza organo gorena. Patronatuari dagokio Fundazioaren helburuak betetzea eta Fundazioaren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak arduraz administratzea, haien errendimendua eta erabilgarritasuna mantenduta.

Patronatua subiranoa da bere eginkizuna betetzeko; hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak aplikatu beharreko araudiak esleitu zaizkion ahalmenak erabili izango ditu. Patronatuak Fundazioaren borondatea ordezkatzen du, eta Fundazioaren xedeak gauzatzeko eta betetzeko beharrezko ahalmen eta eskumen guztiak baliatuko ditu, betiere Estatutu hauetan eta ordenamendu juridikoan ezarritakoaren mende.
Fundazioaren helburuak hobeto garatzeko, Patronatuak egokitzat jotzen dituen batzorde eskuordetu edo betearazle guztiak eratu ahal izango ditu. Batzorde horietako bakoitzak, Patronatuak ematen dizkien ahalmenak izango ditu. Era berean, Patronatuak nahieran adierazten dituen pertsonari edo pertsonei ahalordeak eman ahal izango dizkie; pertsona horietako bakoitzak, Patronatuak zehaztutako ahalmenak izango ditu.

Patronatua hamabost (15) kidek eratuko dute, eta ezinbesteko baldintza izango dute Banku Fundazioko Patronatuko kide ere izatea.

Fundazioko Patronatuko kideei Banku Fundazioko Patronatuko kideei aplikatzen zaien izendapeneko, hautapeneko, berritzeko eta kargu-uzteko araubide bera aplikatuko zaie, eta eskubide eta betebehar berberak izango dituzte.

Batzorde Betearazlea

Patronatuak Batzorde Betearazle bat du, bost (5) kidek osatua:

Batzordeburua: Adelina Uriarte
Batzordekideak: José Antonio Abarca, Piedad Iborra, Iker Miranda eta Alberto Roth

Batzorde Betearazlearen eskumenak aplikatu beharreko araudiaren araberakoak izango dira beti, eta kudeaketa egintza arruntetara eta Babeslaritzaren baimenik behar ez dutenetara hedatuko dira. Lege muga horiek betez, Patronatuak eskuordetu daitezkeen ahalmen guztiak eskuordetu ahal izango dizkio Batzorde Betearazleari.

Funtzionamendu araubidea bere barne arautegian ezarriko da, eta Patronatuak onartu beharko du.