Estadio online | ES | EUS
Menu

Jakintza tenis kluba

Jakintza tenis klubak desegin dela iragarri du

Jakintza tenis klubeko Batzorde Kudeatzaileak klubaren bulegoko atean testu hau ipini du, kluba desegin dela iragartzeko:


Desegitearen iragarkia

Jakintza tenis klubaren Biltzar Nagusia egin da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 163/2010 Dekretuko (2010eko uztailaren 12an argitaratua) 68. artikuluko b) atalean ezarritakoari jarraitu diogu. Hau dio artikuluak:

«Kirol klubak arrazoi hauek direla medio desegingo dira:
a) Helburu soziala gauzatzeko ageriko ezintasuna izatea.
b) Organoak gelditzea.»

Batzorde Kudeatzaileak erabaki du Jakintza tenis kluba desegitea, ezinezkoa zaiolako kluba sortzeko arrazoi izan ziren zerbitzuak egitea, eta ez delako hautagairik aurkeztu klubaren zuzendaritzarako. Horren berri ematen zaie interesdunei.

Gasteiz, 2017ko martxoaren 23a.