Estadio online | ES | EUS
Menu

Udako programa

COVID-19 pandemia kontrolatu izanari eta eguraldi onenari esker, azkenean Estadio eta igerilekuak ireki ahal izan ditugu berriro, Gasteizen udaz gozatu ahal izateko. Eta nolakoak izango dira berrirekitzea eta uda Estadion?

Igerilekuaz, kirolaz, familiaz, zelaiez, ostalaritzaz eta aire zabaleko jarduerez gozatzeko uda, abonatuentzat soilik. Oso antzekoa izan zen 1960ko uda; orduan inauguratu zen Estadio, gaur egun hain aldatua.

Hala ere, berrirekitze horretan, edukiera murrizketak eta higiene neurriak izango ditugu lagun, eta guztiok zintzo bete beharko ditugu, guztion arteko erantzukizunez, birusaren berragertzeak saihesteko.

Iluntasunetik argira igarotzen garenean, denbora behar izaten dugu moldatzeko. COVID-19aren tuneletik ateratzen ari gara, eta oraindik ez dakigu ziur ea tunelaren bukaeran zer izango dugun zain. Horregatik, indartsu itzultzen gara, gogotsu eta baita zuhurtziaz ere.

Uda goza dezazula. Estadion ikusiko dugu elkar
reapertura