Estadio online | ES | EUS
Menu

Denboraldi egitaraua

Kirola eta hobetzea

Joan den konfinamenduan eta ondoren, gure hiztegian ohiko bihurtu dira zenbait hitz, orain arte gure hizketan oso arruntak ez zirenak. Horietako bat da erresilientzia, edo, bestela esanda, bizitzeko eta garatzeko, hobetzeko gaitasuna, zoritxarrak zoritxar.

Kirolaren eta nork bere mugak gainditzearen arteko loturari buruzko lekukotasun eta ikerketa askok erakusten dute jarduera fisiko erregularra tresna handia dela norberaren berreraikuntzarako. Eta horrek agerian uzten du, kirola egiteak ematen duen berehalako zoriontasun hutsetik harago, kirolaren erabilgarritasun terapeutikoa.

Adierazpen sozial horrek ere erresilientea dela erakutsi du. Ez gerrek, ez lehenagoko pandemiek, ez iraultzek..., historiako dardara batek ere ezin izan du kirola suntsitu. Aldiro jakin du bere burua indarberritzen, berrasmatzen, bere zale leialak aurkitzen eta aurrera egiten, bere burua gaindituz.

Kirola bezala, gure burmuinak bizirauteko eginak daude, eta gutako bakoitzak gero eta gehiago ikasten du egunero, arrakasta eta porroten ondorioz jakintsuago eta trebeago bihurtzen gara. Horri esker, ziurgabetasunari eta erronka berriei kemen handiagoz aurre egiteko aukera dugu. Ikasteko eta hobetzeko gaitasuna dugula sinetsi behar dugu; eta, osasun-krisiak gogor jo gaituen une honetan, ona da gogoratzea.

Konfinamenduaren ondoren, mundu berri batera (eta Estadio berri batera) egokitzen ari gara. Agian, kiroletik atera dezakegun ikasgai bat da aurrean dugun erronkaren handitasunagatik itota ez sentitzea, baizik eta porrotaren beldur gutxiagorekin erronkari aurre egitea eta, horrela, hazten jarraitzea.

Ezagut ezazu zuretzat (eta zuretarrentzat) prestatu dugun 2020/21 Jardueren egitaraua, eta anima zaitez horietako batean parte hartzera denboraldi honetan, gu hobetzeko jaio baita.

2020/2021 denboraldi on-ona izan dezazula!

Estadio irekitzeko gida praktikoa

Badakizu, zailena mantentzea dela. —gure ariketak egiten hasten diren pertsonen % 25ek aste baten buruan uzten du, eta % 50 baino gehiagok 6 hileren buruan. Hona hemen gure aholkuak kirola jarraitutasunez egiteko: hautatu hurbil duzun instalazio bat, ordutegi eta iraupen egokiak, jarduera dibertigarria, konpainia onean, ezarri itzazu helburu errealistak; aldatu jardueraz edo ibilbidez; egin entrenamenduak; bilatu zeure bikotekidearen edo familiaren laguntza, eta jaso idatziz edo saritu zeure arrakastak.