Estadio online | ES | EUS
Menu

Denboraldi egitaraua

Kirola iragazkirik gabe

Ia 60 urte daramatzagu kirolaren kultura bat garatzen eta kirolaren praktika erregularra sustatzen, abonatuen artean (dozenaka mila lagun, denbora honetan guztian) eta Arabako gizartean. Kirol askotarikoa, irekia, inklusiboa eta eskuragarria, aisia aktiboaren partetzat, gure bizitzan gero eta garrantzitsuagoa. Gainera, garapen eta harreman pertsonalen, hezkuntzaren, osasunaren, dibertsioaren, eta oparoaldiari eta elkartasun pertsonal nahiz sozialari laguntzen dien gizarte aldaketaren iturri (balio horiek gero eta garrantzitsuago baitira). Zuzeneko eta benetako kirola, den bezalakoxea, eta modak, merkataritza interesak edota zuzentasun politikoak axola ez digula.

Izan ere, benetako kirolak, iragazkirik gabeak, ekarri du kirol hori eta Estadio Vital Fundazioa gaur egun gero eta gizarte fenomeno eta proiektu baliotsuagoa izatea, baina era berean gero eta zaindu beharrekoagoa izatea.

Hona hemen 2018/2019 denboraldiko jarduera programa berria: «Kirola iragazkirik gabe». 60 kirol jarduera baino gehiago ditu; estalpean edo aire zabalean egin ahalko dituzu, urriaren 1etik ekainaren 30eraino. 9 hilabete horietan beteko dira Estadioren lehenengo 60 urteak (1959ko apirilean inauguratu baitzen), eta hasiko dira estalpeko igerilekua (eta haren eraikina) eraberritzeko obrak. Obra horiei esker, fundazioaren instalazio eta zerbitzuak biziberrituko dira beste zenbait hamarkadatarako.

Gozatuko duzula espero dugu. 2018/2019 denboraldi on-ona izan dezazula!


Gure aholkuak erregularra izateko:

Badakizu, zailena mantentzea dela. —gure ariketak egiten hasten diren pertsonen % 25ek aste baten buruan uzten du, eta % 50 baino gehiagok 6 hileren buruan. Hona hemen gure aholkuak kirola jarraitutasunez egiteko: hautatu hurbil duzun instalazio bat, ordutegi eta iraupen egokiak, jarduera dibertigarria, konpainia onean, ezarri itzazu helburu errealistak; aldatu jardueraz edo ibilbidez; egin entrenamenduak; bilatu zeure bikotekidearen edo familiaren laguntza, eta jaso idatziz edo saritu zeure arrakastak.