Estadio online | ES | EUS
Menu

Kirol eskolak

Gure kluben lankidetza teknikoarekin, emazkiezu zure seme-alabei kiroleko, entrenamenduko eta lehiaketako hastapenak. Bizitzarako eskola bat, gorputz hezkuntza on batekin hasten da.

Estadiok eskola hauek ditu:

Saskibaloia: Estadion saskibaloia arnasten da; eta, nola ez, eskola bat behar genuen zure seme-alabek taxuz ikas eta goza dezaten.

Kirola: Kirola bizitza-eskola bat da, eta garrantzitsuak dira lehenengo pausoak. Eman itzazu gurekin!

Futbola + Balioak: Haurrak futbolari lotutako trebetasun tekniko eta kognitiboak hartuko ditu, kirolaren berezko balioak (elkartasuna, eskuzabaltasuna, konfiantza, enpatia...) metodologiaz indartzen dituen ingurune batean..

Gimnastika Erritmikoaren: Gimnasia Vitoria elkartearen eskutik, hain modalitate estetiko horrek, gimnastikak, eskaintzen dizkizun balioak ikasiko dituzu: errespetua, dibertsioa, diziplina... Horrek guztiak oso berezi egiten dute kirol hori.

Karatea: Diberti zaitez, gorputzerako eta bururako guztiz osatua den borroka arte baten balioak ikasten dituzun bitartean.

Igeriketa: Judizmendi igeriketa klubarekin, uretan aise ibiltzeko eta dibertitzeko gaitasunak zureganatuko dituzu, eta zure bizitza osoan erabili ahalko duzu igeriketa. Argibideak: cnjudizmendi.com

Eusko pilota: Trinketean ikasiko du nola jokatzen den argentinar paletan, gomazko paletan, larruzko paletan... Zidorra PTaldearen eskolan, hau da, Arabako pilota eskola hoberenean.

Tenisa: Lortu ezazu jokalekuan aise aritzeko oinarrizko kolpeak ondo-ondo egitea.

Triatloia: Igeri egiten baldin badakizu, eta lasterka egitea eta bizikletaz ibiltzea gogoko baduzu, proba ezazu triatloia. Ahalegina zeure neurrian egiten eta horretaz gozatzen irakatsiko dizugu.