Estadio online | ES | EUS
Menu

Zer da

Estadio Vital Fundazioak Vital Banku Fundazioa Gasteizko Cervantes ibilbidean dauzkan instalazioak kudeatzen eta mantentzen ditu. Instalazioak eurak, "Estadio” izenez ezagunagoak, 1959an inauguratu ziren.

Estadio kiroldegia eta gizarte-gunea da, 40.000 m2 ditu eta instalazio eta zerbitzu ugari kirola eta jarduera fisikoa egiteko, hala nola, igerilekuak —estaliak eta desestaliak—, gimnasioak eta erabilera anitzeko aretoak, fitness, saunak eta lurrun-bainuak, masajea, ludoteka, boulderra, mahai-tenisa, pilotalekuak —estaliak eta desestaliak—, futbol 7ko zelaia, teniseko pistak —estaliak eta desestaliak—, squashekoak, padelekoak —estaliak eta desestaliak, saskibaloikoak, petanka, haur-jolasak… eta berdegune zabalak. Gainera, profesionalez osatutako lantalde bat eta askotariko jarduera-eskaintza bat, urte osoan jende mota orori kirola egiten laguntzeko asmoarekin.

Gaur egun Fundazioak hogei milatik gora abonatu ditu eta urtero ia milioi bat sartze erregistratzen du.

Ikus Vital Estadio Fundazioa bideoa