Estadio online | ES | EUS
Menu

Pribatutasun Politika

ESTADIO VITAL FUNDAZIOAn, arduratuta gaude tratatzen ditugun eta webgune honetan (edo haren azpidomeinuetan) online nahiz offline ematen dizkiguzun datu pertsonalen pribatutasunaz eta erabilera egokiaz.

1. Zure adostasuna
Mesedez, arretaz irakur ezazu politika hau, eta egiazta ezazu ulertzen eta onartzen duzula, zure datu pertsonalak guri eman baino lehen. Politika honekin ados ez bazaude, ez erabili webgune hau edo haren zerbitzuak, eta ez eman guri zure datuak. Webgune honetara sartzen bazara, haren zerbitzuetako edozein erabiltzen baduzu edo zure datuak online edo offline ematen badizkiguzu, ulertuko dugu baieztapena egin duzula. Baieztapen horren bitartez, adostasuna ematen diguzu (adostasun hori behar denean) zure datuak aurrerago adierazita dauden helburuetarako tratatzeko. Hala ere, adostasun hori edonoiz ezeztatu ahalko duzu, politika honetan adierazitako eran.

2. Nor da zure datuak tratatzearen arduraduna?

FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOA
Helbidea: Cervantes ibilbidea, 20, 01007 Gasteiz (Araba)
Helbide elektronikoa: estadio@fundacionestadio.com

3. Nola lortu ditugu zure datuak?

Interesatuarengandik beragandik lortuta: Gure jardueretan dagoeneko parte hartu baduzu, zeuk eman dizkiguzu, dela offline, dela online, gure zerbitzuak eskatzean, zurekin kontratu harremana eduki ahal izateko.

Datuak webgune honen bidez edo haren azpidomeinuetako edozeinen bitartez eman baldin badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, adibidez: orrira sartzen zarenean, datu pertsonalekin edozein inprimaki betetzen duzunean, gure jardueretarako edo ekitaldietarako izena ematen duzunean, edo gurekin zuzenean posta elektronikoz komunikatzen zarenean.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, bermatzen duzu informazio hori emateko gaituta zaudela, eta informazioa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela isilpekoa, eta ez duela kontratuzko mugapenik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen; eta konpromisoa hartzen duzu, ez duzula beste erabiltzaile batzuen lekua hartuko webguneko zerbitzuetako eta edukietako haien erregistro datuak erabiliz.

Zure ardura da zure datuak zehatz eta eguneratuta mantentzea; hala egiten ez baduzu, ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk ez du inolako erantzukizunik izango.

Hirugarren baten bitartez lortuta: Interesatuaren datuak interesatuak berak ez, baizik hirugarren batek eman dizkigunean, tratatzen ditugun datuen kategoriak hauek izan daitezke: identifikazio datuak, ezaugarri pertsonalak eta ekonomikoak, osasun datuak, eta aztarnaren datuak.

Datuak interesatuak berak ez, baizik hirugarren batek ematen badizkigu, hirugarren horrek berariaz bermatzen du interesatuak baimena eman duela datuak emateko. Betiere, gu salbuetsita geratzen gara interesatuak edozein erreklamazio eginez gero, erantzukizun bakarra eta osoa interesatuaren izenean edo haren interesean datuak komunikatu dizkigunarena baita.
3.1. Hirugarrenen datuak

Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar duzu. Kontu berezia izan behar duzu haien datu pertsonalak komunikatu edo publikatzean. Titularrak baino ezin du bere datu pertsonalak tratatzea baimendu. Hirugarrenen datuak ematen baldin badizkiguzu, zure erantzukizuna da aldez aurretik hirugarren horien adostasun berariazkoa izatea, datu horiek erabili eta guri komunikatzeko; eta zure erantzukizuna da hirugarren horiei jakinaraztea beren datuak gure tratamenduetan sartu direla. Hirugarrenen datuak haien adostasunik gabe argitaratzeak urratu egin ditzake, datuak babesteari buruzko arauak ez ezik, hirugarren horien ohorerako eskubideari, intimitate eskubideari edo norberaren irudirako eskubideari buruzkoak ere. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, pribatutasun politika hau onartuz, berariaz bermatzen duzu interesatuak baimena eman duela datuak emateko. Betiere, gu salbuetsita geratzen gara interesatuak edozein erreklamazio eginez gero, erantzukizun bakarra eta osoa interesatuaren izenean datuak komunikatu dizkigunarena baita.

4. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datuak, bai eta zurekin dugun kontratu, merkataritza edo bestelako harremana aurrera eramatean sortutako beste edozein datu, hainbat helburutarako trata dezakegu, adibidez:

a) Fundazio osoa zuzentzea, administratzea eta kudeatzea: Fundazioko batzorde exekutiboa eta patronatua jakinaren gainean izatea. Fundazioaren ordezkari izatea, zuzendaritza eta operazio arloetan.

b) Datu pertsonalak tratatzea, merkataritza, kontratu, administrazio eta kontabilitate kudeaketarako, altak, bajak, aldaketak, txartel jaulkitzeak, erreserbak kudeatzea, abonatuak artatzea, aldi baterakoak, bisitak, gonbidatuak, erabiltzaileak eta hornitzaileak (oraingoak edo potentzialak), eta web erabiltzaileak; haiekin kontaktua eta harremana mantentzea, gure aldizkaria, buletina... erabiliz.

c) Jarduera eta ekitaldiak kudeatzea, koordinatzea eta segimendua egitea: Gure jarduera, ekitaldi edo lehiaketetakoren batean bertaratua edo parte hartzailea baldin bazara, zure datuak darabiltzagu kontaktua eta komunikazioa mantentzearren, ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatu edo antolatutako jarduera eta ekitaldietan izen ematea eta parte hartzea kudeatzearren, eta zuri jakinaraztearren gure jarduera eta zerbitzuen berri, hala nola:
- Kirol jarduera, hala partikular gisa egindakoa nola irakaskuntzan edo ikastaroetan egindakoa.
- Ekitaldiak, lehiaketak eta jarduerak kudeatzea eta komunikatzea.
- Txapelketak.
- Mendi ibiltaritzako eta beste diziplina batzuetako hitzaldiak eta irteerak.
- Fitness zerbitzua.
- Jolastokia zerbitzua.
- Igerilekua.
- Judizmendi igeriketa kluba.
- Eskola eta desgaitu elkarteen eskariak (elkarte publiko nahiz pribatuak: ASAFES, AEMAR eta abar).

d) Era berean, jarduera eta ekitaldietan argazkiak edota bideoak egin ahalko dira, eta argazki edo bideo horiek argitaratu ahalko dira webgune honetan edo ekitaldiaren sustatzailearenean, edozein sare sozialetako gure profiletan, bai eta Youtube webgunean ere, ekitaldiari edo jarduerari buruz informatzeko, dokumentatzeko, eta haren argazki edota bideografia oroimenaren parte izateko.

e) Gure webguneen erabiltzaile soila baldin bazara, online egiten dizkiguzun eskaerak eta zure izen ematea kudeatzeko.

f) Bi kasuetan, zurekiko kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, iritzi nahiz gogobetetze inkestak egiteko, eta gure jarduera, produktu nahiz zerbitzuei buruzko informazioa zuri helarazteko (besteak beste, publizitate nahiz merkataritza komunikazioak, Informazio Gizarteko Zerbitzuei buruzko Legeko —34/2002 Legeko— 21. artikuluaren ondorioetarako).

5. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Ematen dizkiguzun datu pertsonalak, gure jardueretan parte hartzen baduzu, interesatuak datu horiek deuseztatzea eskatzen ez duen bitartean gordeko ditugu; eta, eskaera hori eginda ere, ondorengo hauek egiteko behar diren epeetan gordeko ditugu:

– dagozkigun legezko betebeharrak betetzeko; edota
– dagokigun edozein erantzukizun preskribatzeko ezarritakoetarako; edota
– alderdien arteko harremanetik eratorritako erreklamazioak egiteko edo haietatik defendatzeko.
Webgunearen erabiltzaile soila baldin bazara, datuak gordeko ditugu datu horiek deuseztatzea eskatzen ez diguzun bitartean; eta, eskaera hori eginda ere, gorde ahalko ditugu, haien trataera mugatuta, soilik legezko betebeharrak betetzeko edota erreklamazioak egiteko nahiz haietatik defendatzeko.

Epe horiek igarota ere, datuak gorde ahalko ditugu, haien trataera mugatuta, soilik legezko betebeharrak betetzeko edota erreklamazioak egiteko nahiz haietatik defendatzeko.

6. Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Abonatuei, erabiltzaileei, gonbidatuei, zuk eskatutako zerbitzu nahiz jardueren hornitzaileei dagokienez, zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa da batzen gaituen kontratutik eratorritako harremana, ordainpeko gure jardueretako parte hartzailea baldin bazara, edo alderdien artean dagoen edonolako kontratuaurreko erlazioa edo eskaera, baldin parte hartzaile potentziala baldin bazara, edo, adibidez, zure adostasuna, eskaera bat egin badiguzu paperean edo gure webgunearen bidez, webgunearen erabiltzaile soila izanez gero. Adostasun hori argi eta garbi ematen diguzu, zure datuak online edo offline ematen dizkiguzunean. Emate hori adostasun hori adierazten duen baieztapen argitzat jotzen da.

Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak baitira arestian adierazitako helburuetarako; datu horiek ematen ez badituzu, ezingo ditugu helburuak aurrera eraman.

Gure jardueretako parte hartzaile, gure webgunearen erabiltzaile... izateagatik gurekin duzun harreman egoki eta erakoa kontuan hartuta, zure datuak tratatzeko interes legitimoa dugu, harreman hori mantentzeko eta kudeatzeko jardueraren barruan helburu hauek betetzearren:

– Zuri gure jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidali ahal izatea (besteak beste, publizitate nahiz merkataritza komunikazioak, Informazio Gizarteko Zerbitzuei buruzko Legeko —34/2002 Legeko— 21. artikuluaren ondorioetarako).
– Jarduera eta ekitaldietan, argazkiak edota bideoak egitea. Argazki edo bideo horiek argitaratu ahalko dira webgune honetan eta haren edozein azpidomeinutan, Fundazioak edozein sare sozialetan dituen profiletan, bai eta Youtube webgunean ere, ekitaldiari edo jarduerari buruz informatzeko, dokumentatzeko, eta haren argazki edota bideografia oroimenaren parte izateko. Beraz, zure irudia argitaratu ahalko da publizitate karteletan, eskuorrietan, programetan eta Fundazioaren gainerako paperetan.
– Iritzi edo gogobetetze inkestak egitea.
Helburu horiek bateragarri dira zure datuak guk biltzeko hasierako helburuarekin (zurekiko kontaktua eta komunikazioa kudeatzea, eta batzen gaituen harremana mantentzea). Hala ere, aipatu berri ditugun eta gure interes legitimotik eratorriak diren helburu horietarako zure datuak ematea, betiere, borondatezkoa da, eta gure interes legitimoaren gainetik beti nagusituko dira zure interes, eskubide edo askatasunak. Beraz, zure datuak ezabatzeko eta helburu horietarako tratatzeari uzteko eskatzen badiguzu (hori adierazten duen mezu bat bidaliz estadio@fundacionestadio.com helbidera), halaxe egingo dugu. Datuak blokeatuta gorde ahalko ditugu, erreklamazioak prestatzeko, gauzatzeko edo defendatzeko. Datu kentze horrek ez du baldintzatzen zure datuak deskribatutako gainerako helburuetarako tratatzea.

Bereziki babestutako datuak eman baldin badizkiguzu, zure berariazko adostasuna da datu horiek tratatzeko legitimazioa. Adostasun hori argi eta garbi ematen diguzu, zure datuak ematen dizkiguzunean. Emate hori adostasun hori adierazten duen baieztapen argitzat jotzen da. Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak baitira zure eskaria artatzeko; datu horiek ematen ez badituzu, ezingo dugu eskaria aurrera eraman. Adostasun hori edonoiz kendu ahalko duzu, hori adierazten duen mezu bat bidaliz estadio@fundacionestadio.com helbidera. Datu kentze horrek ez du baldintzatzen zure datuak deskribatutako gainerako helburuetarako tratatzea.

7. Zein hartzaileri komunika diezaiokegu edo diezaiekegu zure datuak?

Zuk emandako datuak eta gurekin abonatutzat, erabiltzailetzat, gonbidatutzat, hornitzailetzat, laguntzailetzat... gurekin duzun harremanetik eratorritakoak hirugarren entitateei komunikatu ahalko zaizkie, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoei zuzenean lotutako helburuak betetzearren, eta entitate honen interes legitimoari jarraikiz eta entitate honen legezko betebeharrak betetzearren. Zehazki, datuak komunikatuko zaizkie honako hauei:
– Bankuei eta aurrezki kutxei, kobrantza eta ordainketak kudeatzeko eta kontura emandako kopuruak abalatzeko.
– Zerga administrazioari: zerga eta tributu betebeharrak betetzeko.
– Erregistro publikoei.
– Datuak lagako zaizkie beste klub eta elkarte batzuei.
– Datuak lagako zaizkie taldeko fundazioei.
– Irudi datuak lagako dira aldizkariaren, webgunearen edo buletinaren bidez.
Datuak jarduera eta ekitaldiak kudeatzeko, koordinatzeko eta segimendua egiteko lagatzen badira, ondorengo datu lagapen hauek aurreikusi dira, oinarritzat hartuta entitatearen interes legitimoa, interesatuaren adostasuna eta kontratu edo negozio erlazioa betetzea:
– Datu lagapena.
– Datuak lagatzea beste klub eta elkarte batzuei.
– Datuak lagatzea Vital taldeko beste fundazioei.
– Erregistro publikoei: datuak lagatzea Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko fundazioen erregistroari.
– Parte hartzaileen irudi datuak lagatzea, sare sozialen bidez.
Datuen nazioarteko transferentziak
Egun, Fundazioak ez du datuen nazioarteko transferentziarik egiten. Hala ere, Europako Ekonomia Eremuaz kanpoko hornitzaileak erabiltzen baldin badira datu pertsonalak atzi ditzaketen gure jardueraren zerbitzu lagungarriak egiteko (ostatatzea, housing, SaaS, urrutiko segurtasun kopiak, informatika euskarri edo mantentzeko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeaketa, mezu elektronikoak eta marketin mezu elektronikoak bidaltzea, eta abar), Ameriketako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren artean sinatutako Privacy Shield hitzarmenari atxikitako enpresak hautatuko ditugu. Horrek esan nahi du enpresa horiek obligatzen direla Europako eskakizunen baliokideak, datuak babestearen arloan. Betiere, datuak babesteko politika hau onartuz, berariaz eta argi eta garbi baimena ematen duzu enpresa horiei datuak komunikatzeko, jakinda horrek berekin dakarrela datuen nazioarteko transferentzia, Europako Ekonomia Eremukoa ez den herrialde batera, eta zure adostasun garbia emanda transferentzia horri.

Gure zerbitzuetan sartuta daude sare sozialetako elementu eta widget jakin batzuk, hala nola «Facebookekiko konexioa», Facebookeko «Atsegin dut» botoia, «Partekatu» botoia, eta hedabide sozialetan ohikoak diren beste miniprograma interaktibo batzuk. Sare sozialetako elementu horiek informazioa bildu dezakete, hala nola zure IP helbidea edo zer orri bisitatzen ari zaren gure webgunean; eta cookieak ezar ditzakete, egoki funtzionatzearren. Sare sozialetako elementuak ez daude hirugarren batek ostatatuta, ez eta zuzenean gure zerbitzuetan ere. Hirugarren horiekin dituzun elkarrekintzak haien politiken mende daude, eta ez gure politiken mende.

Gainera, gure zerbitzuek aukera eman diezazukete zure informazio pertsonala hirugarrenekin zuzenean partekatzeko, hala nola edukia zerbitzatzeko orrietako markoen tekniken bidez edo hirugarrenen edo beste batzuen zerbitzuetatik, gure webgunearen eta gure zerbitzuen itxura izanik. Kontuan izan informazio hori, egiaz, hirugarren horiei ematen ari zarela, eta ez guri, eta elkarrekintza horiek eta truke hori ere hirugarren horien politiken mende daudela, eta ez gure politiken mende.

8. Zein dira zure eskubideak, zure datuak ematen dizkiguzunean?
– Datuak atzitzeko eskubidea: Galdetu diezagukezu ea zure zer datu pertsonal tratatzen ari garen, eta horien kopia bat eskatu ere egin dezakezu.
– Datuak zuzentzeko eskubidea: Zure datu pertsonal zehaztasunik gabekoak edo zuzentzeko edo osatu gabekoak osatzeko eska diezagukezu, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.
– Datuak ezabatzeko eskubidea (ahaztua izateko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu kasu hauetan: datu horiek bilduak izateko helburuetarako jadanik behar ez direnean; zure adostasuna kendu duzunean; datu horien trataera legez kontrakoa izan denean; edo legezko betebehar bat betez.
– Trataera mugatzeko eskubidea: Zure datuen trataera mugatzeko eska diezagukezu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik defendatzeko baizik ez ditugu gordeko datuak.
– Datuak eramateko eskubidea: Zure datu pertsonalak erabilera arruntekoa eta irakurketa mekanikokoa den formatu egituratu batean zuri edo zuk adierazitako hirugarren bati itzultzeko eska diezagukezu.
– Aurkal egiteko eskubidea: Zure datuak tratatzearen aurka egin dezakezu, trataera hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate helburuetarako baldin bada.
Eskubide horiek guztiak baliatzeko, jo ezazu guregana idatzi sinatu baten bidez, betiere zure NANaren fotokopia atxikita. Idatzi hori dokumentu honetako 2. atalean adierazitako helbide fisikora edo elektronikora bidali behar duzu. Zure datuak aldatzen badira, helbide horietara bidali beharko duzu jakinarazpena. Hala egin ezean, enpresak ez du erantzukizunik izango.
Eskaera horietako edozein jasotakoan, gehienez hilabeteko epean erantzungo dizugu.
Erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, eta eskubideak baliatzeko inprimakien ereduak eskatzeko, bisita ezazu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunea: www.aepd.es