Estadio online | ES | EUS
Menu

Legezko abisua

1. Informazio orokorra

Webgune honen titularra FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOA da. Helbidea: Cervantes ibilbidea, 20, 01007 Gasteiz (Araba). IFK: G-01025998. Euskadiko Fundazioen Erregistroko zenbakia: 5. Telefonoa: 945 131 345. Helbide elektronikoa: estadio@fundacionestadio.com. Online kontratatuz gero, edozein kontsumitzaile eta erabiltzailek bere kexa eta erreklamazioak egin ditzake edota eskainitako edo kontratatutako ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa eska dezake bide horiek erabiliz.

Webgune hau edo haren edozein azpidomeinu, mikrogune edo azpiatal erabiltzean, ulertuko da irakurri, ulertu eta onartu dituzula, inolako muga eta erreserbarik gabe, Legezko Abisu honetan jasotako erabilera baldintzak, bai eta webgune honetan bertan eskuragarri duzun Pribatutasun Politika ere (dokumentu hori irakurtzea gomendatzen dizugu, berariaz). Webgunea erabiltzeak berekin dakar berariaz eta osorik onartzea hala Legezko Abisua nola Pribatutasun Politika, atzitzearen une horretan argitaratuta dagoen bertsioan. Gainera, daitekeena da webgunearen zerbitzu konkretu batzuei baldintza edo betekizun espezifikoak aplikatu behar izatea, eta aurrez horiek onartzea ezinbesteko baldintza izango da zerbitzu horiek baliatzeko.

Legezko Abisu honetako baldintzekin bat ez bazatoz, mesedez, ez ezazu erabili webgunea. Izan ere, arestian adierazi dizugunez, webgunea erabiltzeak esan nahi du onartzen dituzula hala Legezko Abisuan nola Pribatutasun Politikan jasotako legezko baldintzak.

FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du webgune honetan ageri diren baldintza eta betekizunak aldatzeko eskubidea, bai eta edukiak, informazioak eta abar handitzeko eskubidea ere. Eskubide horiek edonoiz eta aurrez abisatu gabe baliatu ahalko ditu; beraz, arrazoizko maiztasunez kontsultatzea gomendatzen du, aldaketarik izanez gero ere.

Jarduera ez dago aldez aurreko inolako administrazio baimenen araubidearen mende, ez eta inolako jokabide koderi atxikita ere, salbu eta fede onari, ohiturari eta Kode Zibilari. Titularrak ez du bitartekaritza edo ostatatze zerbitzurik egiten.

2. Merkataritza komunikazioak eta publizitate edukiak

Erabiltzailea zarenez, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk jakinarazten dizu ezen, Informazio Gizarteko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeari (2002ko uztailaren 11koa) jarraituz, Fundazioaren zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa bidaliko dizula posta elektronikoz. Gure zerbitzu eta jarduerei buruzko komunikazio elektronikoak jaso nahi ez badituzu, bidal iezaguzu hori adierazteko mezu elektroniko bat helbide honetara: estadio@fundacionestadio.com

Publizitatea: Webguneak publizitate edukiak izan ditzake, edo babesleren bat. Iragarleen eta babesleen ardura da, oso-osorik, webgunean sartzeko bidalitako materialak kasuan kasu aplikatu beharreko legeak eta adostasunak betetzen dituela ziurtatzea. Webgunearen titularrak ez du erantzukizunik izango publizitate edukietan edo babesleen edukietan akatsik, zehaztasun ezik edo irregulartasunik izanez gero. Gainera, ez da erantzule izango, publizitate-materialak edo beste material batek webgunearen erabiltzaile edo bisitariei eragindako sentiberatasun kalteei dagokienez.

3. Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak

Webgune hau eratzen duten edukiaren eta elementuen titularra FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOA da. Ondorioz, fundazio horrenak dira webgunearen jabetza intelektual eta industriala, eta bereziki hauena guztiena: sorburu kodeak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu baseak, markak, izen komertziala edo zeinu bereizgarria, soinuak eta webguneko orrien gainerako elementu grafikoak edo soinuzkoak. Zerrenda hori ez da itxia, baizik eta adibidetzat emana; eta elementu horiek behar bezala babestuta daude, jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko arauei jarraituz.

Erabiltzailea obligatzen da edukiak modu arduratsu eta egokian erabiltzera, legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat etorrita. FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk erabiltzaileari baimena ematen dio, webgune honetan dagoen informazioa bistara dezan eta kopia pribatuak egin ditzan (bere sistema informatikoetan deskargatu eta biltegiratzeko jarduera soila), baldin eta elementuak erabilera pertsonalerako baizik ez badira; bai eta kazetaritza helburuetarako soilik erabiltzeko ere, baldin, kasu bietan, webgunearen osotasuna errespetatzen bada eta identifikatzen bada jatorrizko iturria webgune hau dela, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOArena. Berariaz debeku da edonolako erabilera okerrik eta haren izaeraren kontrakorik egitea.

Galarazita dago, aurreko paragrafoan berariaz ezarritako helburuez beste, webgune honetako edukia erabiltzea, banatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, kopiatzea, eraldatzea edo publikoki komunikatzea, edozein bitartekoz eta teknologiaz. Horretarako, beharrezkoa da FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk aurrez berariazko baimena ematea. Testu honen aurkako edozein jarduketa, jabetza industrial eta intelektualaren arloko arauen urratzea da.

Baimenduta dago, hala ere, webgune hau erabiltzea, baldin webgunearen osotasuna errespetatzen bada eta jatorrizko iturria FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren webgune hau dela identifikatzen bada. Berariaz debeku da edonolako erabilera okerrik eta haren izaeraren kontrakorik egitea.

FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du bere eskubideak defendatzeko egoki deritzen legezko ekintzak egiteko aukera.

4. Erantzukizuna

a) Ohar orokorrak
FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren interesa da webgune honek eraginkortasun handienaz funtzionatzea eta bere sorrerako helburua betetzea. Hala ere, ez du bere gain erantzukizunik hartzen webguneak akats tipografikorik, formalik edo zenbakizkorik baldin badauka, ez eta webguneko informazioaren zehaztasunaz eta webgunearen disfuntzio edo anomaliez ere.

FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk ez du bermatzen webgunean eta zerbitzaria birusetatik libre izatea, eta ez du bere gain erantzukizunik hartzen webgunera sartzeak edo webgunera ezin sartzeak eragindako kalteei dagokienez.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea leialtasunez eta legitimoki erabiliko duela, trafikoaren lege eta erabilerei jarraituz. Era berean, erabiltzailea obligatzen da FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen jokabiderik ez egitera, ez eta webgune honen ohiko erabilera edonola kaltetu, ezgaitu, gainkargatu edo galarazi dezakeen jokabiderik ere.

FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du webgune honetan ageri diren baldintza eta betekizunak aldatzeko eskubidea, bai eta edukiak, informazioak eta abar handitzeko eskubidea ere. Eskubide horiek edonoiz eta aurrez abisatu gabe baliatu ahalko ditu; beraz, arrazoizko maiztasunez kontsultatzea gomendatzen du, aldaketarik izanez gero ere. Webgunearen erabilerari buruz sartzen diren legezko abisu eta baldintza berriak irakurri beharko dituzu. Bestela, uko egin beharko diozu webgunea erabiltzeari eta webgunean sartzeari, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren edozein erantzukizuni uko eginda. Fundazioak bere esku gordetzen du webguneko edukietarako sarbidea etetea eta bukatzea, bai eta webgunetik egindako zerbitzuetarako sarbidea ere.

b) Estekak eta hiperestekak
FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren jabetzako webguneek hirugarrenen beste baliabide edo webgune batzuetarako esteka edo sarbidea eman dezakete, zure interesekoak izan daitezkeela uste dugunean edo gure webguneetako zerbitzuetako batzuk egiteko beharrezkoak direnean. Hala ere, webgune horiek inoiz ere ez dira guk kontrolatuak.

Esteka horien helburua izan daiteke interesatu dakizkizukeen baliabideak Interneten bilatzea erraztea edo FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren jabetzako webguneetako zerbitzu jakin batzuen kudeaketa ahalbidetzea (hala nola: FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk edo haren entitate laguntzaileek sustatu edo kudeatutako ekitaldi edo jardueretarako zure erregistroa izapidetzea, ordaintzea eta fakturatzea).

Hala ere, orri horiek ez dira FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOArenak, eta Fundazioak ez du haien edukia ikuskatzen. Horrenbestez, Fundazioa ezin da horien erantzule egin, ez eta horietan egiten den ezein zerbitzurena, webgune horietan ageri den edo erabilgarri dagoen ezein zerbitzurena, estekatutako orriaren funtzionamenduarena, orri horietan egindako erabilera eta datu tratamenduarena, horiek egindako ezein arau-hausterena, edo horiek atzitzetik edo erabiltzetik eratorritako ezein kalterena ere. Esteka izateak ez du esan nahi inolako erlaziorik dagoenik FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren eta eduki horien edo horiek dauden webguneen titular diren pertsona edo entitateen artean.

Horrenbestez, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik estekatutako webguneei dagokienez, eta ez du erantzuten haien funtzionamenduaz, horietan ostatatutako eduki eta zerbitzuez, ez eta estekatutako webgune horietan dauden estekez ere.

Bene-benetan gomendatzen dugu webgune horien legezko abisuak irakurtzea, eta oso bereziki webgune horien pribatutasun politikak, zure datu pertsonalak horietan sartu baino lehen. Zalantzarik baldin baduzu, gomendatzen dizugu zuzenean webgune horiekin harremanetan jartzea, haien pribatutasun politikei buruzko informazio gehiago eskuratzeko.

Erabiltzaileak jakiten badu estekatutako webgune baten bidez egindako edukien, zerbitzuen edo bestelako jardueren zilegitasun ezen baten edo desegokitasunen baten berri, berehala jakinarazi beharko dio FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAri, Fundazioak egoki deritzen neurriak hartzeko aukera izan dezan.

Berariaz debekatuta dago bai http://www.fundacionestadio.com webguneko orri bat FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOArena ez den beste webgune batean azaltzea (framing teknikaz edo efektu bera edo antzekoa duen beste teknika batez), bai webgune honen bidez edo beste batez in line linking teknikaz edozein eduki hedatu txertatzea, bai eragin berak edo antzekoak dituen beste edozein teknikaz, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAren berariazko adostasunik gabe.

Webgune hau erabiltzean, jotzen dugu erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela eta hemengo aholkuak ulertu eta bete dituela. Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo honen bitartez emandako aholkuekin, eskatzen diogu ez erabiltzeko gure webgunea.

6. Jurisdikzioa eta eskumena

Baldintza hauen interpretazioari buruz gatazkarik edo eztabaidarik izanez gero, edo webgune honetako zerbitzuei lotutako beste edozeri buruz, jurisdikzio eta araudi aplikagarria Espainiakoa izango da; eta eskumena duten epaitegiak, Gasteizkoak.