Estadio online | ES | EUS
Menu

Jose Juan y Mario Repes: "Nola prestatu distantzia luzeak 40ak egin ostean"

Jose Juan y Mario Repes|
Etika eta Kirola
Repes anaiek, José Juan, Jarduera fisikoen eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua, irakaslea, entrenatzailea eta duatloi, triatloi, maratoi erdi, maratoi eta mendi-lasterketako probetako ohiko parte-hartzailea, eta Mario, 2013ko munduko txapelduna distantzia luzeko duatloian, ironmana, Errioxako Federazioko hautatzailea eta erresistentziako kirolarien aholkularia, Aula Estadio Aretoan izan ziren, atleta gisa eta distantzia luzeko entrenatzaile gisa bizi izan dituzten esperientziez hitz egiteko.

José Juanen iritziz, ‘korrika egitean, ez da nahikoa zangoak eta besoak mugitzea. Atleta askok ezagutzen ez dituzten jarraibide batzuei atxiki behar zaie, eta komenigarria da haiek jakitea distantzia luzeko lasterketa baterako entrenatzen eta parte hartzen hasi aurretik. Mariok zehaztu du: ‘elikadura, hidratazioa eta material egokia, entrenamenduaren programazioa… giltzarri izan daitezke adin horietan eta halakoak ezagutzea lagungarri da eta prestaketa eta lasterketak askoz atseginago bihurtzen dituzte’.

Ezbairik gabe, adinak aurrera egin ahala aldaketa fisiologikoak izaten ditugu: indarra eta gaitasun aerobikoa gutxitu, malgutasuna eta muskulu-masa galtzen ditugu, urdaila delikatuagoa egiten zaigu eta gure sistema immunologikoak eta termorregulatzaileak ere ez dute lehen bezala funtzionatzen. Baina. bestalde, urteek esperientzia, eroapena, arreta… areagotzen dizkigute. Errealitate horretaz jabetuta, bada, lan eginez, programatuz, entrenatuz eta janeurriarekin, orduan saiatu gaitezke adinari berez dagozkion aldaketak ‘galgatzen’, beteranotasunaren abantailak baliatuaz batera.

Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta halaber eskura eduki ahal duzu Grabazio osoa.

.