Estadio online | ES | EUS
Menu

Unai García

Unai García
Txikitatik egon da biziki lotuta mendiari. Zazpi urterekin hasi zen euskal mendietan igoerak egiten, baita eskaladaren munduko lehen urratsak ematen ere Eginoko arabar eskolan.

Gaur egun igoera zailagoak egiten ditu Europako mendietan, Pirinioetan eta Alpeetan batez ere. Oinez nahiz eskalatuz egiten dituen igoerez gain, mendi-eski zalea da eta zenbait zeharkaldi egiten ditu urtean.

UIAGMek ((Mendi Gidarien Elkarteen Nazioarteko Batasuna) 1. mailako mendi-teknikari gisa onartua da eta diplomak ditu irakasgai hauetan: Kirol egokitua, Talde-gidaritza, Mendi eta Eskaladako entrenamendua, Orientazioa, Mendiko segurtasuna eta Psikopedagogia. Leku urrutietako lehen laguntzetako WILDERNESS titulua.