Estadio online | ES | EUS
Menu

Ordutegi eta arautegi berria

Ordutegi eta arautegi berria
Irekitzeko ordua aurreratu dugu, onartu diren murrizketen ondoren kirola egitea errazteko. Nahitaez 21:00etan ixteko agindua indarrean den bitartean, behin-behinekoz...

Irekitzeko ordua aurreratu dugu, onartu diren murrizketen ondoren kirola egitea errazteko. Nahitaez 21:00etan ixteko agindua indarrean den bitartean, behin-behinekoz, Estadio 6:30etik egongo da irekita da astegunetan, eta 7:00etatik asteburu eta jaiegunetan. Ohiko ordutegian baino ordu erdi eta ordubete lehenago, hurrenez hurren.

Estadio 21:00etan ixtera behartu duen araudi berriaren ondoren, eta gure kirol eskaintza errazago erabili ahal izan dezazun, erabaki dugu astegunetan instalazioak ordu erdi lehenago irekitzea, eta ordubete lehenago asteburu eta jaiegunetan, Fitness zerbitzua eta igerileku estalia barne. Behin-behinekoz, Estadioren ateak 6:30ean irekiko dira astegunetan, eta 7:00etan asteburu eta jaiegunetan

Irekitzeko ordutegi aurreratu hori azaroaren 11n (asteazkena) hasiko gara erabiltzen, eta 21:00etan ixtea agintzen duten azken murrizketen iraupen bera izango du. Ohiko ordutegira itzultzeko aukera ematen digutenean, aurrerapen hori kenduko dugu.

Eusko Jaurlaritzak pandemiaren zabalkundea geldiarazteko onartutako araudi berria kontuan hartuta, Estadio Fundazioak bere instalazioak 21:00etan itxiko zituela aurreratu zuen joan den larunbatean (azaroak 7). Gainera, Estadioko kafetegia eta jatetxea itxi ziren; instalazioen eta kirol jardueren edukiera % 40ra murriztu zen; eta itxi egin ziren aldagelak (igerilekuko erabiltzaileentzat izan ezik) eta dutxak ere.