Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisiko neurritsu-indartsua egitea eta norberaren autokontzeptua, nerabeengan

Jarduera fisiko neurritsu-indartsua egitea eta norberaren autokontzeptua, nerabeengan

Autokontzeptu fisikoa gizabanako batek bere gaitasun fisikoari eta itxurari buruz duen pertzepzioa da. Health Psychology aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer lotura dauden jarduera fisiko neurritsu-indartsuaren (JFNI) eta autokontzeptuaren artean, nerabeengan. Parte-hartzaileek —Australiako 1.767 nerabek— inkestako galderei erantzun zieten, eta azelerometro bat erabili zuten zazpi egunez beren jarduera fisikoa objektiboki neurtzeko.

Emaitzek iradokitzen dute JFNI mailarik altuenak autokontzeptu fisiko hobearekin lotuta daudela. Ikertzaileek aurkitu zuten eskolan JFNIari denbora gehiago eskaintzea faktore bereziki garrantzitsua zela gerora autokontzeptu fisikoaren maila altuagoak agertzeko.

Datuak: Garn AC, Morin AJS, White RL, Owen KB, Donley W, Lonsdale C. «Moderate-to-vigorous physical activity as a predictor of changes in physical self-concept in adolescents». Health Psychology. 2019ko azaroaren 21a.