Estadio online | ES | EUS
Menu

Sasoi onean izatea eta minbizi arriskua

Sasoi onean izatea eta minbizi arriskua

Hainbat ikerketak erakutsi dute lotura dagoela jarduera fisikoa egitearen eta minbizi mota batzuetarako arrisku txikiagoa izatearen artean. Orain, Cancer aldizkarian argitaratutako ikerketa batek aztertu du ea zer lotura dagoen ondorengo bi faktore hauen artean: bihotz-biriketako gaitasuna, batetik; eta kolon eta biriketako minbiziari buruzko arrisku eta emaitzak, bestetik. Ikerlan horretarako, ikertzaileek Michigango (Ameriketako Estatu Batuak) Henry Ford sistema medikoan klinikoki bideratuta esfortzu proba egina zuten 49.000 pertsonaren baino gehiagoren datuak aztertu zituzten.

Emaitzek erakutsi dutenez, sasoi maila altuena duten pertsonen artean, minbizia izateko arriskua % 77 txikiagoa da biriketako minbiziaren kasuan, eta % 61 txikiagoa kolon eta ondesteko minbiziaren kasuan, aztertu ziren jarduera txikiagoko pertsonekin alderatuta. Biriketako edo ondesteko minbizia diagnostikatu zitzaien pertsonen artean, sasoi mailarik altuena duten pertsonen hiltzeko arriskua % 44 txikiagoa da biriketako minbiziaren kasuan, eta % 89 txikiagoa kolon eta ondesteko minbiziaren kasuan, hain aktiboak ez diren pazienteekin alderatuta.

Datuak:: Marshall C et al. «Cardiorespiratory fitness and incident lung and colorectal cancer in men and women: Results from the Henry Ford Exercise Testing (FIT) cohort». Cancer. 2019ko abuztuaren 1a; 125(15):2594-2601.