Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa eta depresiorako joera genetikoa

Jarduera fisikoa eta depresiorako joera genetikoa

Jarduera fisikoa lotuta agertu da depresio arrisku txikiagoarekin eta haren sintomen intzidentzia txikiagoarekin. Hala ere, ikertzaileek ia ezagutzarik ez dute, ea ariketak zer eragin duen, depresioaren arrisku genetiko handiko faktoreak dituzten pertsonengan. Depression and Anxiety aldizkarian argitaratutako ikerketa batek ia 8.000 lagunen datuak aztertu ditu. Ikertzaileek proba genetikoen emaitzei, erregistro mediko elektronikoen datuei eta bizimodu inkestei erreparatu zieten.

Emaitzek iradokitzen dute jarduera fisikoa lotuta dagoela arrisku genetikoaren maila guztietan depresio intzidentearen probabilitate txikiagoa izatearekin. Emaitzak mantendu egin ziren, nahaste faktore posibleak (hala nola gorputz masaren indizea, enplegua, hezkuntza eta depresio aurrekariak) kontuan hartu ondoren.

Datuak: Choi, KW; Zheutlin, AB; Karlson, RA; et al. «Physical activity offsets genetic risk for incident depression assessed via electronic health records in a biobank cohort study». Depression and Anxiety. 2019; 1– 9.