Estadio online | ES | EUS
Menu

Korrika egiteak gutxitu egiten du arazo kardiobaskularrek edo minbiziak eragindako heriotzaren arriskua

Korrika egiteak gutxitu egiten du arazo kardiobaskularrek edo minbiziak eragindako heriotzaren arriskua

Jende gehienak osasunerako onurekin lotzen du korrika egitea. BMJ Sports Medicine aldizkarian argitaratutako ikerlan batek eskura dauden datuak berrikusi ditu, aztertzearren ea jarraipen aldi jakin batean zer lotura dagoen bi aldagai hauen artean: alde batetik, korrika egiteko jarduera; bestetik, edozein kausak eragindako heriotzaren, heriotza kardiobaskularraren eta minbiziak eragindako heriotzaren arriskua. Ikertzaileek 14 ikerketa sartu zituzten, eta sei kohorte azterketa egin zituzten epe luzera. Guztira, 232.000 parte-hartzaile baino gehiagoren datuak aztertu zituzten.

Emaitzek erakusten dutenez, lasterketako edozein jarduera maila egitea lotuta agertu da kausa guztiengatiko heriotzaren arriskua % 27 txikiagoa izatearekin, arazo kardiobaskularrengatiko heriotzaren arriskua % 30 txikiagoa izatearekin, eta minbiziak eragindako heriotzaren arriskua % 23 txikiagoa izatearekin. Lasterka aritzearen maiztasun, iraupen edo bolumen maila ezberdinek ez zuten eraginik izan onura mailan.

Datuak: Pedisic Z, Shrestha N, Kovalchik S, et al. «Is running associated with a lower risk of all-cause, cardiovascular and cancer mortality, and is the more the better? A systematic review and meta-analysis». British Journal of Sports Medicine. Online argitaratu zen lehen aldiaren data: 2019ko azaroaren 4a. doi: 10.1136/bjsports-2018-100493.