Nahi baduzu mendizale izan, beste pertsona batzuekin ibili…, guk eskaintzen dizugu irteera horietan parte hartzeko aukera. Izan kontuan, egoera fisiko onean egon behar dela.
Ots/13: San Lorenzo (Errioxa) - Alpinismo teknikak
Gutxienezko adina: 14 urte
Irteera ordua: 7:00ean
Helduera ordua: 20:30ak
Izen-ematea Estadioko harrera lekuan egin daiteke; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aurreko astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 40 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 50 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa. Prezioan ez dago sartuta beharrezko materiala erraketak/eskiak eta makilak. Prezioan ez dago sartuta beharrezko materiala (kaskoa, pioleta eta kranpoiak).
Deskarga itzazu aholku praktiko hauek (mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute).
Hau da egutegia:
Data | Tokia | Abonatua | Abonatugabea |
---|---|---|---|
Otsailak 13, larunbata | San Lorenzo (Errioxa) -Alpetar teknikak (sokaren oinarrizko maneiua) | 40 € | 50 € |
Otsailak 27, larunbata | Abodi mendilerroa (Nafarroa Garaia) -Iraupen eskia | 20 € | 25 € |
Martxoak 27, larunbata | Echo ibarra eta Ansó (Huesca) -Elurretako erraketak | 20 € | 25 € |
Apirilak 17, larunbata | Aralar mendilerroa (Gipuzkoa-Nafarroa Garaia) | 17 € | 22 € |
Maiatzak 29, larunbata | Curavacas (Palentzia) | 24 € | 29 € |
Ekainak 19 (larunbata) - 20 (igandea) | Cotos mendatea – Peñalara – Navafría mendatea (Madril) | 122 € | 142 € |
Uztailak 5 (astelehena) - 15 (astelehena) | Montblanceko bira (Chamonix, Frantzia) | 1.200 € | 1.200 € |