Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi martxa: San Millán eta Trigaza (Burgos - Errioxa)

Mendi martxa: San Millán eta Trigaza (Burgos - Errioxa)
Nahi baduzu mendizale izan, beste pertsona batzuekin ibili…, guk eskaintzen dizugu irteera horietan parte hartzeko aukera. Izan kontuan, egoera fisiko onean egon behar dela.

Urr/24: San Millán y Trigaza (Burgos - Errioxa)

San Millan tontorra (Torruco, Ponton, 2131 m) Burgos probintziako kotarik altuena da, eta Demanda mendilerroko bigarrena Errioxako San Lorenzo tontorra (2262 m) baino ez da gailentzen.

Ez da oso nabarmena, beti 1800 metroko altueratik gora mantentzen den gailur kordal luze batek lotzen baitu.

Mendiaren iparraldeko isurialdeak, antzinako glaziar baten harrera arroa osatzen duten gailurrez osatutako anfiteatro bat osatzen du. Glaziar zirkuaren oinean, Urbion ibaiak du bere jaiotza, bere urak, zenbait iturburutan sortzen direlarik.

Trigaza eta San Millan igotzeko zailtasun handiak eguneko lehen zatian eta egin beharreko distantzian daude. Gure kasuan, teknikoki erraza den igoera egingo dugu. Goiko aldean, behe-mendiko arrapala handiak egongo dir.

Gutxienezko adina: 14 urte
Irteera ordua: 7:00ean
Helduera ordua: 20:30ak
Izen-ematea Estadioko harrera lekuan egin daiteke; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aurreko astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 17 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 22 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa.

Deskarga itzazu aholku praktiko hauek (mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute).



Hau da egutegia:

DataTokia Abonatua Abonatugabea
Urriak 24, larunbataDonemiliaga eta Trigaza (Errioxa-Burgos)17 €22 €
Azaroak 21, larunbataAsóngo mendixkak (Kantabria)17 €22 €
Urtarrilak 23, larunbataBelagua (Nafarroa Garaia) -Elurretako erraketak20 €25 €
Otsailak 13, larunbataSan Lorenzo (Errioxa) -Alpetar teknikak (sokaren oinarrizko maneiua)40 €50 €
Otsailak 27, larunbata Abodi mendilerroa (Nafarroa Garaia) -Iraupen eskia20 €25 €
Martxoak 27, larunbataEcho ibarra eta Ansó (Huesca) -Elurretako erraketak20 €25 €
Apirilak 17, larunbataAralar mendilerroa (Gipuzkoa-Nafarroa Garaia) 17 €22 €
Maiatzak 29, larunbataCuravacas (Palentzia) 24 €29 €
Ekainak 19 (larunbata) - 20 (igandea)Cotos mendatea – Peñalara – Navafría mendatea (Madril) 122 €142 €
Uztailak 5 (astelehena) - 15 (astelehena)Montblanceko bira (Chamonix, Frantzia)1.200 €1.200 €
Estadio irekitzeko gida praktikoa