Estadio online | ES | EUS
Menu

Apellaniz - Korres(Araba/Álava)

Apellaniz - Korres(Araba/Álava)
Denboraldiko lehen izozteak izan genituen lagun udazkeneko goiz honetan. Apinaizera heltzerakoan eguzkiak girotzen hasi zen, nahiz eta gu itzalpetan hasi irteera San Cristobal mendiaren ipar-ekialde aurpegiri buelta emanez.

Denboraldiko lehen izozteak izan genituen lagun udazkeneko goiz honetan. Apinaizera heltzerakoan eguzkiak girotzen hasi zen, nahiz eta gu itzalpetan hasi irteera San Cristobal mendiaren ipar-ekialde aurpegiri buelta emanez. Gailurrera heltzerakoan arabako mendialdeko bailara laino azpitik ikusteko aukera izan genuen. Postariaren bidean behera egiten genuela tenperaturak gora egiten zuen.

Alto de Apellaniz izena daukan koilatuan hamaiketakoa egin genuen. Abereentzako primeran dauden larreetan eguzkia hartuz, Kantabriar mendilerroaz, Muela eta Mantxibio mendien ikuspegiekin gozatua hartzeko aukera izan genuen.

Behin indar berrituak eta gorputzak berotu ahala Korresera doan Pr-a hartu genuen paisaia guztiz aldatuz, pagadietatik Izkizen ohikoak diren hariztietara pasatuz.

Gure ordutegiaren barnean Korresera heldu ginen, bertan herritik buelta emateko aukera izanik, zeozer hartzeko zein arropaz aldatzeko. Honen ostean Estadiora bueltan eramngo gintuen autobusa hartu genuen.

Argazki-saila

Estadio irekitzeko gida praktikoa