Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Deporte y superación

AEA: <i>Deporte y superación</i>
Unai Arrieta, Luisja Ocio eta Belén San Pedro gogoetan aritu dira, jarduera fisikoaren laguntzaz gizakiak bizitzako egoera zailei aurre egiteko duen gaitasunari buruz.

Unai Arrieta, Luisja Ocio eta Belén San Pedro gogoetan aritu dira, jarduera fisikoaren laguntzaz gizakiak bizitzako egoera zailei aurre egiteko duen gaitasunari buruz.

Azken hilabeteetan bizi izaten ari garen egoerak ekaitz baten antzera joka dezake, inguruko guztia suntsitzen duen ekaitz baten antzera; eta, are gehiago, zalantza eragi dezake gugan, ea aurrera jarraitu ahal izango dugun. Baina, egiaz, jende asko (uste duguna baino gehiago) altxatu egiten da aurretik igarotzen zaion edozein ekaitz, lurrikara, tsunami edo koronabirusetatik. Jende mota horri, psikologian, erresilientea esaten zaio.

Erresilientziari buruzko ikerketak gero eta ugariagoak dira, eta ondorioztatu dute ez dela ezaugarri genetikoa, ia edonork ikas eta gara dezakeela. Horrek esan nahi du guztiok izan gaitezkeela erresilienteak, baldin gure ohitura eta sinesmen batzuk aldatzen baditugu. Zalantzarik gabe, sendotasun fisikoa garatzeko —baina baita sendotasun psikologikoa garatzeko ere—, tresna lagungarrienetako bat dugu jarduera fisikoa. Gizakiok zenbait erronka behar ditugu, geure burua indartzeko eta deserosotasunekiko eta zoritxarrekiko tolerantzia fisiko nahiz emozionala garatzeko.

Ondo programatutako jarduera fisikoa oso tresna indartsua izan daiteke, ziurgabetasun garai hauetan hain desiratua dugun sendotasun, gogortasun edo erresistentzia psikologikoa garatzeko, zailtasunei aurre egiten estilo aktibo egokiagoa garatzen lagunduko baitigu.

Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta baita ere Grabazio osoa.

.