Estadio online | ES | EUS
Menu

Bizkarraren Eskola, Helduen Igeriketa, Pilates Allegro/Mat eta Zumba jardueretarako izen-emate berriak

Bizkarraren Eskola, Helduen Igeriketa, Pilates Allegro/Mat eta Zumba jardueretarako izen-emate berriak
Izen-emate berrietarako epea irailaren 15ean (asteartea) hasiko da Bizkarraren Eskola, Helduen Igeriketa, Pilates Allegro/Mat eta Zumba jardueretarako; eta irailaren 16an (asteazkena) gainerako jardueretarako. Hartu tokia 2020/2021 denboraldirako.

2020/2021 denboraldiko ikastaro eta jarduerak ESTADIO FUNDAZIOKO ABONATUENTZAT SOILIK izango dira. Denboraldia irailaren 1ean hasiko da lehentasunezko ikastaro-ikasleentzat (hau da, 2019/2020 denboraldiko azken hiruhilekoan izena emanda zutenentzat); eta urriaren 1ean, izen-emate berrietarako eta jarduera nahiz talde berrietarako.

- Irailak 15, asteartea: Bizkarraren Eskola, Helduen Igeriketa, Pilates Allegro/Mat eta Zumba jardueretarako izen-emate berriak.
- Irailak 16, asteazkena: Gainerako jardueretarako izen-emate berriak.
- Halterofilia, Igeriketa, Eusko Pilota eta Tenis eskoletarako, izen-emateak egiteko egunak eta orduak jarduera programako (6), (11), (12) eta (24) oharretan daude adierazita.

10:00etatik 13:30era, telefonoz soilik: 945131345 (10 linea daude); gehienez, 3 izen-emate dei bakoitzeko. 13:30etik aurrera, harrera lekuan, harrera lekuaren ohiko ordutegian. Irailaren 17an (osteguna), Estadio online webgunean ere bai. Izena emateko orduan, tramitea bizkorrago egiteko, gogoratu zure abonatu zenbakia.

Jarduera eta ordutegi bakoitzeko itxaron zerrendan sartuko ditugu nahi zuten izen-ematea egin ahal izan ez dutenak. Tokiren bat hutsik geratzen bada, itxaron zerrendakoei jakinaraziko diegu, izen-ematea egin dezaten. Izena emateko epeak irekita jarraituko du irailaren 25eraino edo tokiak bukatu arte.

Ordainbideak: Ikastaroetako izen-ematea eta ordainketa hilean behin, bi hilean behin edo hiru hilean behin ordaintzekoa izaten da (azken hori, haur eta junior jarduera guztietan). Erosoena delako, gomendatzen dizugu hiru hilean behingo ordainketa aukeratzea (gainera, deskontuak ditu jarduera askotan, bai eta abantailak ere) eta ordainketa helbideratzea.

Berritzeak:
Denboraldian, izen-ematea berritzeko egunak hilaren 15etik 25era bitartekoak dira (itxarote zerrendan daudenek edo ikastaroa lehenengoz egingo dutenek, hilaren 26tik aurrera egin beharko dute), harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez. Kontuan izan itzazu epe horiek, zure tokia ez galtzeko.

2020/2021 denboraldirako izen-ematea berritzea eta prezio hobaridunak:
2021/2022 denboraldirako izen-ematearen lehentasunezko berritzea: 2020/2021 denboraldiko azken hiruhilekoan (apirila, maiatza eta ekaina) bere izen-emateari eusten dioten abonatuek, nahi badute, lehentasuna izango dute jarduera, egun eta ordutegi berberetan berriz izena emateko (programan aldaketaren bat izan ezik), 2021/2022 denboraldirako.

Adinagatik edo Fitness abonuagatik hobaria duten prezioak: prezio hobariduna, ikastaroetan eta saio solteetan, 28 urtetik behera edo 60tik gora dituztenentzat, eta Fitness zerbitzuko abonatuentzat.

Oharra: ez dugu itzulketarik eta trukaketarik egingo, jarduera hasi eta gero jardueratik ateratzen bazara edo jarduera hasi baino 5 egun lehenago baja komunikatu ez badiguzu.

Estadio irekitzeko gida praktikoa

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoari (LOPD) jarraikiz, jakinarazten dizugu ezen zure datu pertsonalak Estadio Fundazioaren (Cervantes ibilbidea, 20 – 01007 Gasteiz) fitxategietan sartuko direla, zeuri egokiro eman ahal izateko eskatzen dituzun zerbitzuak, bai eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko ere; horretarako, zenbait galdetegi egingo dira iritzia eta gogobetetzea jakiteko, geure zerbitzu-eskaintza aztertzea eta hobetzea helburu. Baimena ematen duzu beren-beregi, zure datu pertsonalak laga dakizkie Vitalen fundazioei (cajavital.es orrian kontsultatu ahal dira) eta gurekin lotzen zaituen harremana garatzeko eta betetzeko ezinbesteko izan daitezkeen erakunde publiko zein pribatuei, edo, hala egitea nahitaezkoa denean, kasu bakoitzean aplikatu beharrekotzat gertatzen diratekeen lege-eginbeharrak betetzeko, eta beti Legerian aurreikusitako berme guztiekin. Datu horiek eguneratuta eduki beharko dituzu eta haietan gertatutako edozein aldaketaren berri eman Fundazioari unean-unean.

Berariazko baimena ematen duzu, halaber, Fundazioak Estadioren barruan zein handik kanpo kudeatzen edota koordinatzen dituen jardueren gainean, hark berak egiten dituen erreportaje grafikoetan zeu agertzeko eta erreportaje horiek argitaratuak izateko hedapen orokorreko hedabideetan, baina bereziki, haren fundacion.es webgunean, aldizkarian eta jardueren egitarauan, nahiz Fundazioari elkartutako beste hedabide batzuetan, elektronikoak izan zein ez (Youtube, Vimeo…). Era berean, baimena ematen duzu, Estadio Fundazioak irudi horiek, berorien tratamendurako interes legitimoa duten erakundeei nahiz norbanakoei lagatzeko.

Izen ematerakoan bestelakorik adierazi ezean, zure datu pertsonalak erabiliko ditugu, baita ere, zuri jakinaraztearren gure zerbitzuak, albisteak, agenda eta beste, eta zuri bidaltzearren promoziozko informazioa, zeure beharrizanei eta lehenespenei egokitua, are bitarteko elektronikoz ere.

Jakinarazten dizugu aukera duzula sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, fitxategiaren arduradunaren aurrean (Estadio Fundazioa, Cervantes ibilbidea, 20 – ‘1007 Gasteiz). Horretarako, eskabide bat bidali behar duzu postaz, edo Fundazioaren egoitzan bertan entregatu, eskabidean informazio hau adierazi behar duzula: izen-deiturak, helbidea, eskaria, zeure NANaren kopia, eta data eta sinadura.