Estadio online | ES | EUS
Menu

Ikastaroen hasiera, irailaren 1ean, lehentasunezko ikastaro-ikasleentzat

Ikastaroen hasiera, irailaren 1ean, lehentasunezko ikastaro-ikasleentzat

Joan den martxoaren 11n, hainbat saio eten ziren (COVI-19aren osasun krisiaren eraginez, Estadio itxi zen, jarduerak eten ziren eta etxeko konfinamendua izan zen). Horren konpentsazio gisa, denboraldia irailaren 1ean (ohi baino hilabete lehenago) hasiko dugu lehentasunezko ikasleentzat (2019/2020 denboraldiko 2. hiruhilekoan izena emandakoentzat), eta kargurik ezarri gabe.

Jardueretan sartzeko aukera, martxoaren 11n etendako 2019/2020 denboraldiko 2. hiruhilekoan jarduera berean izena emanda zeuden abonatu ikasleentzat soilik da, eta doakoa da (etendako saioen konpentsazio gisa). Izen-emateak uztailean egin ziren.

Saio solteak egiteko, aldez aurretik https://reservasonline.fundacionestadio.com/login.asp erreserbatu beharko dira.

Kontuan izan beharreko arauak:

- Ez etorri Estadiora (ez eta jarduerara ere) sintomarik baldin baduzu edo kutsatutako pertsonekin duela gutxi kontaktua izan baduzu; eta jar zaitez harremanetan zure osasun zentroarekin.
- Zatoz izena emanda zauden egunetan eta orduetan soilik.
- Garaiz ibili saioaren hasieran eta bukaeran: zatoz aretora ordu-orduan, eta alde egizu bukatu bezain laster, pertsonen arteko distantzia gordez eta talderik eratu gabe.
- Kasu egiezu monitoreak emandako jarraibideei eta instalazio bakoitzaren arau eta seinaleei.
- Ekar itzazu beti arropa eta oinetakoak garbi, saiorako; eta gorde itzazu gauzak armairuan.
- Saioa hasi baino lehen, ondo garbitu itzazu eskuak ur eta xaboiarekin; eta, aretora sartzean, hidrogelarekin.
- Sar zaitez aretora maskara ondo jantzita daramazula. Eta, eragozten ez badizu, izan ezazu jarrita saio osoan. Berriz jar ezazu irtetean.
- Aretoan, jar zaitez zoruan adierazitako seinaleetako batean, edo aparatuetako (allegro, bizikleta, makina...) batean, eta gorde ezazu pertsonen arteko distantzia (2 m) saio osoan.
- Aretoan sartzeko, irteteko edo barruan mugitzeko lehentasunezko zirkulazioko seinalerik baldin badago, errespeta itzazu.
- Erabil ezazu eskuoihal handi eta garbi bat, saioan.
- Gomendatzen dizugu zeure material pertsonala (koltxoneta, manta, hamaka...) eta ura ekartzea, eta ez partekatzea.
- Aretoko materiala (koltxoneta, baloiak, erruloa, goma elastikoa, pisuak, makina...) erabili aurretik eta ondoren, desinfekta ezazu.
- Adingaberen bat laguntzera baldin bazatoz, emaiozu hezkuntza, kutsatzeen aurrean babesteko eta prebenitzeko arauak betetzearen erantzukizun indibidualari buruz.
- Jardueren arteko garbiketa eta desinfekzio ordutegiak, lanak eta denborak errespetatu beharko dira.

COVID-19aren aurka babesteko eta prebenitzeko neurri indibidualak



Estadio irekitzeko gida praktikoa